EUSKALKANTUA

 

                                                                          EUSKAL KANTUA   11\10

Hitzak eta doinua     
Paroles et musique 
Letra y musica            X. Soubelet

                                                                               

                                                                    Hauxe Andreasen flautarekin

Hommage au chant basque souletin, navarrais et labourdin.
Homenaje al canto de Xiberoa, de Lapurdi y Baja Navarra

 Euskaldunen artean gure kantua                    
Ondarean den altxor preziatua
Zazpietan betitik batera hedatua
menditarren artean ohi laudatua
Ekiari begira, altxa dadin Orhira
Zein ederra  Xiberuko argi kantia
Lapurdi ere azpitik ari zaio begira
Nafarro ttipia den testigu bizia.
Hirurok bat eginez, altxa doinua,
Hirurok bat eginez gora kantua

MMMMMMMMM

Xiberuko kantuak, agian ederrenak
eguzkiak txalotzen dituenak
lapurdiko lainotik zerura lurrinduak
Euskal herri gaineko begiraleak
Itsasoak bereak, beste hainbeste mendiak
zenbat baserriak, laborari , artzainak.
Hedadura murrizko eremu aberatsak
kantutan gozoki doinua bihotzean,
bi bozetan emanez kantu gehienak,
bi bozetan emanez, kantua gora.

MMMMMMMMM

Mendietatik behera kantuak nahiko berriak
Iparraguirre, Lertxundi, Mikel Laboa,
Abesti asko hiritar, hortxe ume eder bat,
txorien doinuen funtsa nonbait hartu nahi.
Bainan kantuak badaki, non den kabi ohia
eta nork maitatzen duen bere egia
Kantua ez da emana, ttikitik ikasia
lekuko mendiko ekiaren dirdira,
Boza eskualduna iduri erresinula
gorago altxa doinua, ahozko txirula.

MMMMMMM