40 Lit VVIIè équipé- oroitzirriak

Lit XVII° équipé

 

Orain hamabi bat urte Begiraleak elkarteko « Betikoak »taldearekin San Martinetan seminario kultural bat egiten dugula.Lehen hamar urteetan , batez ere lagun guziak heldu zirelako Baztanen egiten genuen Arraiozeko Barrenetxeberrian loleku harturik.Urtearen arabera, gure egitarauak desberdinak izaten ziren nahiz eta sukaldaritza,eunologia ,etno-folklorea eta argazkigintza beti hor egon.Argazkiak atera genezan Robert eta biok gure argazki tresnak erematen genituen ,bereziki oroitzapenetan gure abenturak zizelka zitezen.Zilimiska batzuk egiteko ere erabiltzen genituen.

Behin,berandu arte supazterrean kantuz egon ondotik ohera joan ginen eta oilarra aditu arte lo egin.Goizeko zazpietan,lau ordu lo egin ondoren,betiko erneak kolpez jo ninduelarik eta ezin lo eginez, jeikitzera erabaki nuen,gelaz gela ibiliz nere lagunak iratzar nitzan.Baztanen egonik esnatzeko modu hoberena oilarrarena zenez,Robertekin batean bakoitxaren atea ireki eta kukuruku baldar baten bidez denak esnatu genituen.

-Oilarra aditu al duzue ?esaten zuen Robertek nik oilarrarena botatzen nuen anartean.Batzuen hasarrea argi ageri zen,lo gehiago egin nahi zutela,besteen irriak ere bai.

Philippe Oihartzunekin gela batean zegoen eta antikuarioa izanik,betiko logona zahar horietarik zerabilen,kotoiezko gona luze eta txuri horietakoak.Denak iratzarririk,batzuk garbigelara abiatu ziren,besteak etxe barnean ibiliz haien nagikeria pasarazten hasi ziren eta Philippek bere ohe gainean egotea deliberatu zuen.

Hauxe bai argazki bat egiteko momentua  !Isil isilik beheraino joan nintzen,tresna eskuratu eta berriz igo bera ohartu gabe argazki bat hartzera.Ezertaz ez zen konturatu.

Bi aste iragan ziren eta goizetan bezala elkarrekin kafea edatera Donibaneko Cosmora hurbildu ginen.

Philippek zer zetorkion batere ez zekien.

Argazkia xarmanta zen.Han zagerien erdi lo,bere logona luzeaz estalirik,XVII.mendeko ohe horretan etzanik,museo batean ager liteken margo baten pareko jarrera txoragarrian.Nahiz eta gizona izan,“La maja vestida“,Goyaren pareko margo baten pertsonaia baitzirudien.Argazkia handitu genuen eta montaia bat eginez :“A vendre,lit VII° équipé“bere azpian idatzi genion,salgai izan balitz bezala.

Beste lagunekin batean eta batez ere Noelekin Gambetta kaleko dendaz-denda ibili ginen beriñetan argazkia ezar zezaten ,kanpotik denek ikusteko moduan.Eta sei zazpi ezarri genituen,argazki denda batean,zapata denda batean ere,taberna eta liburu saltoki batean..eta hala dozena erdi bat begi bistan ezarri arte.Eta Philippe Cosmon kafe bat hartzen beste lagunekin.

Azkenan Noel eta biok iritsi ginenean Gambettatik barne ohiko itzulitxoa eman behar genuela erabaki genuen eta hala izan zen.Beste egunetan Philipperekin batean ematen genuen ibilaldia egiteko ,egun hartan zazpi lagun zeuden eta horrek berehala susmo txiki bat sortarazi zion.

-“Zenbat jende gaur Gambetta egiteko ezta?“esan zidan

-“Bai,erantzun nion,beste ezerrik luzatu nahi gabe “

Eta gure bidea hartu genuen lehenbiziko dendara iritsi arte.Denak zapatak ikustera gelditu ginen eta Philippe ere bai bainan argazkia ikusi gabe.Berriz ere haren aintzinera ereman genuen,zapata pare batez mintzatzen ari ginelarik.

“Aluak“ hitza bihotz bihotzetik atera zitzaion.

“Lit VII° équipé“ren gaineko argazkia nun atera genuen igartzen ari zen eta denen irrien artean Arraiozen egindako momentua bururat etorri zitzaion.Laguna den dendako jabea ere atera zitzaion irriz lehertzen eta denak batean gorantza abiatu ginen ,beste saltegian berriro argazki bat ikusi arte eta hola azken lekuraino,Madison tabernaraino azken kafea hartzera gelditu ginen tokiraino.Han kake kikera ahora zeramala,parez pare,botoilen artean bere argazkia berriz ere ikusi zuen,irriz eta zenbat ezarri genituen jakiteko galdera eginez.

Lagun guztiek ibilaldi bitxi hura bukaeraraino jarraitu zuten,Noel eta Robert hortarako Baionatik etorri baitziren,Oihartzun Urruñatik,Gambetta karrikatik iragaiten ziren ezagun guziak jakinaren berri ezarri genituen eta ixtorio txiki hori Donibandarren artean laster hedatu zen.