Gazteak denak atzerrian
Gazteak denak atzerrian,
lanik gabe gure herrian
Kaskoinak nausitzen gure lekuan
udako hiru hilabetetan.
Gazte hutsirik gure herrian,l
angabezia inguruan
Turismoa jabe gure artean,
bizi gabe gure kaleetan.
Arrotz bat,arrotz bi,arrotz mil
Geldi bat,geldi bi,geldi mil
Etsai bat,etsai bi,etsai mil
Hor dago Euskadi erdi hil.
Pariserat lanerat joatea,
deus gehio gazteen burutan
Ezin lan,ezin segi gure herrian,
ezin bizi Euskal Herrian
Herri bertan gelditzea,
ez da sartzen jendeen burutan
Lanarik gabe gure Herrian,
atzerrira joan beharretan.
Arrotz bat,arrotz bi,arrotz mil
Geldi bat,geldi bi,geldi mil
Etsai bat,etsai bi,etsai mil
Hor dago Euskadi erdi hil.
Herriko turismoren nausiak,
hiru hilabetez lanean
Sakela goraino betz gero,
lakartzen dira neguan.
Negu lasai luze barnean,
oheratzen dira batean
Eta euskaldunak atzerrian.
ogirentzako lanean.
Arrotz bat,arrotz bi,arrotz mil
Geldi bat,geldi bi,geldi mil
Etsai bat,etsai bi,etsai mil
Hor dago Euskadi erdi hil.
Gelditzen direnak herrian,l
angabetuak gehienak
Kaskoinen jabekeriren azpian
,bizi dira egun guzian.
Gaztedia kanporatzea,
lanik ezin aurkitu eta
Zoin erresa duen kaskoin etsaiak
aberri bat zapaltzea.
Arrotz bat,arrotz bi,arrotz mil
Geldi bat,geldi bi,geldi mil
Etsai bat,etsai bi,etsai mil
Hor dago Euskadi erdi hil.