Liburuak

Xabier Soubeleten obra 14 liburuz osaturik dago, sei olerki bilduma, bi kronika liburu, musikal komedia bat, arte liburu bat , hiru eleberri euskaraz eta beste hiru frantsesez eleberri, azken horiek euskarazkoen frantses adaptazioak dira.

 2023/2024 eta 2025. urteetan 5 liburu argitaratuko dira:

1  Hiru seme ( roman)  Argitaratzekoa ( ed Xubiltz)

2  Orekaren desoreka( olerkiak-) bukatuta - Argitaletxearen bila

3  50 urte kantu egile ( olerki kantatuak)  bukatzear( ed Xubiltz)

4 LES ECLATS DE LA NAISSANCE (Roman) SORTZEAREN EZTANDAK eleberriaren frantses adaptazioa, idazten

5  Oroitzirriak 3( Kronikak)2024/2025

               -

 

                                                            Orain arte argitaraturiko liburuak:

 

  • irakurtzenOroitzirriak: (Maiatz 2006).Prosa. Bizitako kronikan liburua, berrogeita bat ixtorioz kontatuak, denak neronek biziak.
  • Bizil eta oldar: (Hiria 2008). Olerkiak. Bi partez osaturiko liburua. lehen parteko olerkiak existenzilistak dira, bigarrenekoak poema ikonoklastak dira
  • Izotzetik izanera. (Elkar 2008).Eleberri linguistikoa da, prekondairan kokatua eta euskararen jatorriaren bila doana. Xubikltzek, Euskararen iturburuaz zientziak inoiz aurkitu ez duena poetikaren bidez nahiko luke goraipatu eta  teoria linguistika berri bat plazaratuz. Hotsez eta onomatopeiez osaturiko hizkuntza agertzen da, batez ere IZ( Ura), biziteko beharrezko den ur isurtsuaren soinuari indar berezi bat emanez. Frogatzat euskarak bere baitan dituen bizia eta izana aipatzen duten hitz gehienak, IZ fonemaz osaturikoak: IZAN. BIZI. IZOR. IZEN. GIZA.GIZON. IZAR. IZUR. IZOTZ. IZERDI. NAIZ.HAIZ. ZAIZTE......ETA Holaxe bete daitekeen euskal aditz osoa; Bere funtsezko liburu handia. Liburuaren bigarren partean ALIZIA hizkuntza berria asmatzen du, euskararen parekoa, hauxe erakusteko fonema baten hipotesia baten oinarritua, aditza eta funtsezko hizkuntza guziak sor daitezkeela.
  • Iza ote iza? (Maiatz 2011). Oteizaren idazteko manera eta bere filosofia eredutzat harturik, hala nola Izotzetik izanera eleberrian aipaturiko IZa sortzailea, liburu honetan dagerten olerkiak mailukada bat bezala dazalte. Bigarren partean Etorkinen egoera aipatzen da, IZak heriozten dituen hainbeste etorkingaiak.
  • IZ SOURCE DE VIE
  • iz source de vie
  • Eleberri hau frantsesez idatzita dago eta Izotzetik izanera eleberriaren frantses adaptazioa da, neronek itzulia. 2020 ean argitaratua web orri honetan soilik. Irakurgai Prosa sekzioan.
  •  Oroitzirriak II ( Maiatz 2012) Prosa, "Oroitzirriak" liburuaren bigarren partea, beste 41 ixtoriekin. 
  • Elektroxok ( Maiatz, urriak 2015), Alde batetik, kreazioa eta eboluzionismoa parez pare ezartzen duen olerki liburua;Bestetik, desoreka orekatuaz idatziriko olerkiak. " Aintzin solasa" irakur dezakezu hemen azpian.  "Slam" sesio bat laster antolatuta izanen da Kalostrape ostatuan.
  • Aurkezpenak: Iruñan urriaren 29an
  • Baionan: Urrian
  • Durangon abenduaren 6an, Ahotsenean goizeko 11etan
  • Sortzearen eztandak", eleberri teologikoa ( Elkar, martxoaren 2016. Sarako idazleen  biltzarrerako)
  • Elektroxok, (maiatz 2015)

  - Bizil, (  Xubiltz 2017)gazte denboretako olerki existenzialistak ( Begiraleak argitaratzeko asmoa duena)

 Liburu horiek irakurri nahi badituzu, Maiatz argitaletxearen bidez eskura ditzakezu. Maiatzen atera ez direnak, web orri honetan dagerren e.maila erabiliz, nerekin har
- Gure herria komedia,(Xubiltz 2017) Euskal herriko kondairaz mintzo dena ( Begiraleak elkarteak argitaratu beharra)

- Gure bazterrak, marargolaritza liburua

- Txoria badator Txoria badoa( Gernikako bonbardaketaz mintzo den eleberria)
- L' assaut des condors
( Xubiltz 2020), "Txoria badator, txoria badoa" eleberriaren frantses adaptazioa. 

 - ELEKTROXOK

                                       

Elektroxok


Hauxe baita desoreka orekaturantz daraman bidea, emeki, arlo guzietan dena ulergai sor dezakeena. Eta munduaren kreazioa honetatik baletor eta ez alderantziz? Zergaitik hain errez onartu mendia kreatua izan dela eta ez ttikitik handira garamatzan puzzle izugarria? (Euskarak duen aditzak hau guzia ulertzera garamatzake).........

Gora elektroxoka!