AZKEN BERRIAK
-
- Orekaren desoreka olerki liburu berria Xubiltzek argitaratzekoa 2023an. Bukatuta
- Bi seme , eleberria, idazten
- Oroitzirriak III Kronikak . Idazten
- 50 urte kantuz, nere 250 kantuen bilduma 2024/25an aterako da ( Xubiltz). Beti ari
- Les éclats de la naissance, Sortzearen eztandak ene eleberriaren frantses adaptazioa 2023/24 ean aterako da, bukatzear dago. Nere web orri honetan agertuko da.
Berriki argitaratuak. -
- Iz source de vie, Izotzetik izanera ene eleberriaren frantses adaptazioa da. Xubiltz argitaletxeak jalgia 2021eko abenduan.
- "L' assaut des condors" Txoria badator, txoria badoa eleberriaren frantsesezko adaptazioa 2019eko abenduan atera da.
- TXORIA BADATOR, TXORIA BADOA- GERNIKA 80. ( ed Elkar) eleberriaren titulua da Gernikako bonbardaketaren 80.urtemuga ospatzeko gisan. Bost arlo desberdinez osaturik dago:
1 1937 eko apirilaren 26 an, Lumotar baserritarrak nola Gernikako merkatura jetsi ziren eta hantxe bonbardaketak harrapatu.
2 JU legio Condorrean zebilen hegazkin gidari baten ixtorioa, lehen, egun madarikatuan eta geroan.
3 Pariseko margolarien giroa, Place du Tertren nola elkartzen ziren Utrillo, Ramiro Arrue eta Xabier Zaldun gernikar asmatua, denak Picassoren lagunak eta Gernika bere margolan ikaragarriaren aurrean zeukazkiten gogoetak.
4 Jose Bergamin eta Candido Saseta, biak Hondarribiko kanposantuan ondo- ondoa ehortziak, batto , idazlea eta errepublikarren arduraduna Parisen, bestea J.A Aguirerekin batean gernikako arbolaren aurrean egon zena, lehendakariak zin egin zuenean./
5 "Txoria badator, txoria badoa Gernika 80. "Donibane Lohizunen emandako ikusgarri musikalaren prestaketak, olerki eta kantuen idazkerak, musikak, partaideen eginbeharrak....."
2018 eko Durangoko azokan aurkeztuko da
Kaixo.Xabier Soubelet naiz, Xubiltz ( ene idazle izena). Sekzio honetan nere idazlan osoa dager,
lehenik olerkiak, 1975 eta 2011aren artean idatziak, lau parteetan zatikatuak:
-1975tik 1990ra dagerten olerkiak esistenzialistak dira eta inoiz ez argitaratuak. Xubiltzen eskutik 2017ean aterako dira Bizil izenepean
-1991tik 2006ra idatziak ildo beretik jarraitzen dute B!IZIL olerkia agian garrantzitsua izanez, hainbeste lanetara ereman nauena, batez ere olerki fonetikoak idaztera baina ere "Izotzetik izanera"( Elkar) eleberri linguistikoa asmatzera ekarri nauena.
-2007tik 2010ra doazen olerkiak "Bizil eta Oldar"(Hiria) ene olerki liburuan agertzen direnak dira, "bizil" neologismoan oinarrituak baina ere, bigarren parte batean, etorkinei eskainia. Liburuak, beraz, bi parte ditu, lehena BIZIL, bizi eta hilaz damintzona eta bigarrena HIRE ETORKIN olerkiaren ildotik datozenak.
-2010tk 2011ean idatziak IZA OTE IZA?( Maiatz) olerki liburuan agertzen dira, Oteizari eskainiriko testuak dira lehen partean eta bigarrenean ene suhia kartzelaratzeak ekarri didan gorrotoaz oinarrituak.
Azken zati honetan olerki berriak ditut ere, datorren liburuan agertuko direnak.
Jakin behar duzu ere olerki askok musika badutela ere, nik asmaturiko doinuaz kantatzekoak direnak eta halaxe dagerte batzuk Olerki kantatuak eta bideotan.
ELEKTROXOK olerki liburua, eboluzionismoa eta kreazionismoa parez pare ezartzen dituen olerki liburu berri bat da, 2015-ko urrian aterako dena, Maiatz argitaletxearen eskutik.
Aurkezpenak: Baionan, Iruñan urriaren 29an eta Durangon abenduaren 6an
Prosa
Hementxe gauza desberdinak daude:
- "Oroitzirriak"(Maiatz) liburuan argitaratu ziren 41 ixtorio, bizi izan ditudalako gehienak ene gogoan zizelkatuak.
-"Oroitzirriak II" 2012ean argitaratua
- Maiatz aldizkarian azken urteetan agertu diren testoak.
- Ipuinak, Maiatz aldizkarian
- "Izotzetik izanera"(Elkar 2008), eleberria. Euskararen jatorriaz dintzoen liburua da, IZ fonema gure hizkuntzaren iturria bilakatuz.IZ fonemak Ur esan nahi du, hainbeste euskal hitzek derakusten bezala( izotza, izurdea, iztila....). Urik gabeko bizirik ez dela jakinez,bitxi da ohartzea euskarak dituen jatorrizko hitz ugari IZ horrekin osaturik daudela, batez ere puzzle handia den gure aditza. Esistentzialista esanahia duten hitz askok IZ fonemarekin eginak daudela ikusiz ere, ura, IZA, hizkuntzaren sortzailea izan daitekeela dirudi, ikus bestela: IZAN, BIZI, IZOR,IZUR, IZEN, IZAR, HITZ, GIZA( gizon) eta NaIZ, HaIZ, ZaIZte....eta aditz guzia.
Elementu guzi horiek derakuskigute Euskara hizkuntza aberatsa dela, batez ere bere aditzean, eta beste mintzaira jakintsuen pare ezar daitekela, bai latina, baita ere grekoa. Bere historia linguistikoan,hainbeste eraso gainditzeko gai izan dela badakigu baina zergaitik beste guziak zenduak ote diren eta Euskara ez? Ez ote da jatorrizko hizkuntzaren babes naturalaren aitormena? Nork daki!
Hoberena "Izozetik Izanera" irakurtzea.
-Olerki kantatuak eta bideoak
Esan bezala olerki askori doinua asmatu die, kantuak bilakatuz. Batzuk kantari sekzioan dagerte.
" Sortzearen eztandak ( Elkar 2016) eleberri teologikoa
- " Gure bazterrak"( Ed Artez 2016) 1976- 20016 en arteko Xabier soubelete-en margolanak
- " BIZIL" gazte denboretako olerki liburua ( ed Xubiltz 2016)
Bi olerki mota: BIZIL partean existenzialistak
"Sormenaren dardara" arteak dakarren emozioaz bestea.
GURE HERRIA- Komedi musikala (Xubiltz argitaletxea 2017)
1998ean Gure herria izeneko komedia musikala idazten hasi nintzen, 2008ean bukatuz. euskal herriaren ixtorioa adierazten du, umorez, kantuz, bertsoz, musikaz neta antzerkiz. Lehen inbasioetkin hasten da, zeltena, erromarrren, barbarioena, arabiarrena...Nafarroako erreinua , karlistadak, frantses iraultza, 36ko gerla eta Francoren diktadura, euskal nazionalismoa, ETAren sormena,....Lizarra Garazi eta komedia autodeterminazio egunean bukatzen da. Agian 2016ean argitaratu izango dena Begiraleak-en eskutik.
Web orri honetan kantuen doinuak entzun ditzakezu.
2014: Gaurko egoera ez nuen batere igerri eta borroka armatuaren bukaerak Komediaren azken partea jokoz kanpo uzten du. behin edo, berridatzi beharko ote du? Gogoa sartzen bazaio, agian.
Norbaiti hauxe plazaratzea interesatzen bazaio, egin dezala urratsa eta aurrera!
TXORIA BADATOR, TXORIA BADOA-GERNIKA 80.
Xabier Soubelet-en emankizun bat da Donibanen kantuz elkarteak antolatua eta Abitxuk eszenan emana.
Xabierrek prestatzen ari den espektakuluaren liburuxka, bertan dagerten kantu guziekin.
Hemen kantuen olerkiak eta bere itzulpenak 2017-eko ekainean aterako dira, Donibane Lohizuneko udaletxeak argitaratuta
Partaideak
Antolatzaile: Donibane kantuz
Egile Xabier soubeletXabiblog
Hauxe bere bloga da eta bertan hiru artikulu mota desberdin dagerte.
- Idatzitako olerkien komentario literarioa
-Politikak sorturiko gogoetak
-Arteak eta tindurak sorturiko eritziak.
-Kazeta. info idatziriko bere artikuluen adierazpena
Idazlan berriak
Hau guziaren aparte beste idazlanetan ari da gaurregun:
-"Sortzearen eztandak".( Elkar 2016) Eleberri bukatuta. Gaia Gizakiaren jatorria. Eboluzionismoa eta kreazionismoa parez pare ezartzen dituen eleberria da. Sara 2016
Nere apustua izan da gai beraz idaztea bi arlo desberdinez, alde batetik olerkiak eta bestetik eleberria eta uste dut hori lehen aldiz gertatzen dela euskal literaturan. Munduaren kreazioa du aipagai.
-"Delitua", aspalditik idatziriko eleberri fantastikoaren zuzenketa. Gaia: Emotibitatea delitu bat den mundu batera, bahiturik dagoen protagonista sensiblea erematen dute.( nahiko baztertua)
-"Odolez eraila" polizi eleberria, nolazpait autobiografikoa.( hau ere nahiko baztertua)
Kantua: Gazte gaztetatik Xabierrek kantuak egiten ditu, bere olerkiak oinarri harturik. Orotara 140 bat kantu, gitarraz lagundurik. " Gazitik gezira" cd a argitaratu zuen 2013ean, web orri hontan aurkitzen dena, bizpahiru kantu zuzenean kontzertu batetik harturik. Nat Cazarré du gitarra jole eta Andreas Eichner Flautari.
2020 urte honetan, kanta eta musika btaldetxo bat antolatzen ari gara, Xubiltz eta Natma izenekoa , berriki asmatu izan ditudan 25 kantu berriak lantzeko asmotan gaude.
Telebista
1988 tik 1991era FR3 frantses telebista katearen "Euskal emankizunaren" produktorea ibilia. Dozena bat emankizun eginak, hala nola: Olentzero, Lapurdiko ihauteria, Euskara batua eta euskalkiak I eta II, Baionako euskal erakustokia, Pantxo eta peio, Erramun Martikorena, laborari baten eguna, arrantzale baten eguna, St Pierre et Miqueloneko euskaldunak....
Eskultura: Xabierrek eskultura batzuk eginak ditu, denak metalezkoak: "Ura", "Nafarroa arragoa", "Barkua", " Portu abstrakzioa", "Belontzia", Gernika.
Eskuz eta Begiz: Euskuz eta begiz, Begiraleak6ek daukan Begira sekzio barnean den literatura arloa da. Begiraleak-en literatura sekzio da eta Joseba Aurkenerena da bere arduraduna. Helburu nagusia da Begiraleak elkartean izan diren eta diren idazleen obrak argitaraztea, hala nola Begiraleak-en ekitatez liburuak idaztea (Antzerkia, euskara, dantza, kantua, gure musika, sukaldaritza, etno- folklorea, euskal jantziak, tradizioak)...).
Argitaraturiko lanak
Eskuz eta Begiz , literatura urtekaria 1,2 eta 3. zenbakiak
Liburuak
-Urrundik Telesforo Monzon-- 2017
- Pindar eta laino- Iratzeder 2018
- Herria irakurtuz . Janbattitt Dirasar 2019
Proiektua: Begiraleak antzerki tropak jakaturiko antzerki guziak.
Hilabetean behin, talde bat biltzen da literaturaz eztabadaitzeko, aldizkaria lantzeko eta liburuen argitarapena gauzatzeko.
Xabierren liburuak
1 Oroitzirriak1
2 Oroitzirriak 2
3 Izotzetik izanera
4 Bizil
5 Bizil eta Oldar
6 Sortzearen eztandak
7 iza ote iza?
8 Elektroxok
9 Gure herria
10 Gure bazterrak
11 Txoria badator, txoria badoa
12 L' assaut des condors
13 Iz source de vie
14 Beti astelehena( Maiatz 2022ko apirilan)
15 Oi ene ugarte!( Xubiltz 2022)
16 Les éclats de la naissance ( bukatzear)