Book

BOOK de XABIER SOUBELET

Xabier SoubeletXabier Soubelet  1953 ko maiatzaren 20ean Lapurdiko Ziburun sortu zen.  Gaztedanik eta Ez dok 13 ren eraginez, olerkiak eta kantuak asmatzen hasten da. Hogoitabi urteetan margolari bidean sartzen da, batez ere  Baztango Jose Mari Apezetxea margolaria ezagutzen duelako.
Laster baztango margolarien taldean sartzen da beste hainbeste lagunekin:  Ana Mari Marin,Apezetxea, Rezola,Kepa Arizmendi,Tomas Sobrino eta bizkaitar margolari diren  Ismael Fidalgo et Marcelino Bañales.

bere lehen lana imprsionista da bainan Cezannek gaina hartzen dio eta konstrukzioari garrantzia ematen hasten zaio. Kolorearen goseak "fauvistaraino" hurbilduko du.

Gaur egun Xabierren estiloa espresonista hutsa da, gehienetan abtrakturantz deramana. Bere estiloa abstrootismoa deitzen da, abtsraktoaren baitan euskal erroak nunbait agertzern dituelako. Xabier euskal espresionista abstraktu bat ddela esan dezakegu.

Bere baitan eragin handia izan duten margiolariak eta margo eskolak hauxek izan dira: Lehenik Impresionismoa,gero Cezanne, Van Gogh eta fauvistak, Derain, Marquet...Berriki, Espresionita alemanak, Die Brucke eskolakoak eta Kandinsky eta azkenean amerikar esprsionismo abstraktoak, Joan Mitchell; De kooning, Rothko, Still, Kirkeby, Grace Hartigan, eta abar....europar batzuk ahantzi gabe, De Stael, Schneider, Van Velde anaiak, Poliakoff, Soulages, Esteve...