Ordua doa doa 1974

Ordua doa

Ordua doa, doa, denbora doa, doa

Bizia doa, doa, heriotza doa, doa

         Atzo, gaur, bihar

         Atzotik gaur, gaurtik bihar

         Eta gu atzotik gaurrera

         Gaurtik biharrera eta etzira.

         Txikitxikitik denbora joan da

         Sekulan santan itzuliko da

         Herenegunak, atzok ta gaurrak

         Biharrak, etziak eta etzidamuak.

         Atzo eskolan,gaur lanean

         Bihar oporran, etzi ohean

         Eta denbora doa,doa

         Eta Pun! Dena ilun!

Ordua doa doa 1974

Ordua doa, doa, denbora doa, doa

Bizia doa, doa, heriotza doa, doa.

        

         Gu gabe ere ordua doa

Sekulan santan itzuliko da

Atzotik gaurrera, gaurtik atzora

Ibiliko da gure mundua.

Eta agertuko dira gu eta guak

Hainbeste atzo eta gaurrak

Ume, gazteak, heldu ta zaharrak

Eta berriz Pun! Dena ilun!

Ordua doa, doa, denbora doa, doa

Bizia doa, doa, heriotza doa, doa.