Ortzadarra
Itsasoa dago negarrez xotinka
Hondarra bustirik, malkoez indarka
Uhain xuria dantzatzen trumilka
Aparra hegaldan da airatuz ttanttaka
Negar malkoez hasi naiz kantuka
Hasi naiz kantuka. Oo, Oo, O.
Zure parez pare, etxean gorderik
Urduri ni bainago, so eginez leihotik
Zure hasarrea indarrez beterik
Zerua ilun-ilun hasi da engoitik
Enbata hauspoa ari da gainetik
Ari da gainetik, Oo,Oo,O
Ni Donibane naiz, kondairez betea
Lapurdiko herria, kostadun hezea
Bizirik iraun nahi dut, ene itsaso emea
Behin ito baininduzun, lekuko urpea
Lasai zaite otoi, bazter hasarrea
Bazter hasarrea, Oo, Oo, O.
Lohizune dut izena, eta izaitea
Euskalduna izan nahi, hori dut xedea
Itsasgora lagun, etorri maitea
Gure herria izan behar gurea
Argiz beterikan, hemendik aurrera
Hemendik aurrera, Oo,Oo,O.
Ortzadar ederra, orain da ageri
Argi zabala dakar, gurea da bizi
Itsasoa baretuz, eder jabalaldi
Donibane salbu da, eta Euskal herri
Etorkizuna guri, gora bizi berri
Gora bizi berri,Oo, Oo, O.