AMAREN OROITZAPENA

 

 

                                               Amaren oroitzapena                          Hitzak eta doinua Xabier Soubelet

Ama bost urteetan galdu ondoren, nere bizia pairamen emotibo eta oldar eltze  bat izan da

Une vie de souffrance emotionnelle après avoir perdu  sa mère à cinq ans. Elle a été ma source de rebellion.

Una vida de sufrimiento emocional despues de haber perdido mi madre a los cinco años. Mi manantial de rebelion.

 

                                                                                               

Dm Zure hatsa dantzut hutsaren isiltasun pisuan 
Bb Zure aurpegiaren bila nauzu, begirada galduan.
Oi ama, zure boza itzali  zen betiko eternitatean
zure eskasa graba turik daukat, daukat   gogoan.
Amaren oroitzapena daukat, zizelkaturik  erabat ,nonbait , aait, nonbait, aait 
 Zure esku amultsuak, ene sehaskaren dilingo 

ahanzpenaren oroitzapena ene  barne sakonean dago
neure bihotzeko lezean, ihes egin arren goizko                         
zure hats beroa sehaskan neukan, neukan bideko.
Amaren oroitzapena daukat, zizelkaturik  erabat ,nonbait , aait, nonbait   ait
 Argazkietan zure soa,eztitasunaren izpilua
 dirdirez dirau nire gogoan  zurea, balizko zerua 

eta Jainko maitea inoiz  gogotik ezin kendua 
Oroimenaren arnasa  daukat , daukat sartuaC
Amaren oroitzapena daukat, zizelkaturik  erabat ,nonbait , aait, nonbait   ait
Aspaldi Joan arren oraino  ene muinetan C zaude

Zure eskasak nere oldarmenaren eltzea baitu bete
zure eguzkiaren distira, oino,   inoiz ihes egin gabe
Zure  arrastoa ene baitan, daukat ,daukat hil arte
Amaren oroitzapena daukat, zizelkaturik  erabat ,nonbait , aait, nonbait   ait