ORTZADAR ZUBIA 01/03 doinua eta hitzak Xabier Soubelet( bukatzekoa)
D Euri finaren azpian argi dardartsuaren tokian
harri eta burdinik gabeko zubian
Arkitektorik ez dago zutaberik ez dago
D edertasuna baizikan ez da ageri zeruan
ura eta suaren arteko argia,soilikan
Eta adarra hor dago
Ortziren funtsa A lekuko
E Inon ez dago heldua, luze bezain laburra
argi arraroaren begia. Ilaunaren miraria
Su ta ura arrago,
oihartzunik gabeko oooo gabeko
E zehastasuna baizikan, ez bait da ageri argian
Begiradarentzat sortua ez ote da soilikan,
hori gorri indigo,
urdina ilun ubelago oo ubelago
F# Urdinak horiari kasu Liranjarekin, su gorrira darama
erantzuna ,beroa hobe orlegi hotza baino,ene dama
indigoa ta ubela, irriz, itzalari begi keinua.
Eta Ortzi xamurtuta bere adarra ikusiz mokoka
F Baina arkua ez dago dantzan, ezta dantzarien eskutan
koro piztuan baizikan, argia hausten den lekuan.
Ortzadarra hor dago;
argitua, gure pareko.pareko
F ekaitzaren haize hautsian, txoria hegaldan
norabide galduan, edertasuna dilindan
lurrari begira dago, koloreek dira lekukooo
G Argi txuria zintzilik, kolorez keinuka ari isilean
plomukari trebea balantzan, noizbait eroriko agian
lurrari begira dago,
koloreek dira lekuko lekuko
G edertasuna baizikan dager ederra zeruan
ura eta suaren arteko zubian, arkuan
Jainkorik ez dago, ortzi soilik baitago
F# Urdinak horiari kasu Liranjarekin, su gorrira darama
erantzuna ,beroa hobe orlegi hotza baino,ene dama
indigoa ta ubela, irriz, itzalari begi keinua.
Eta Ortzi xamurtuta bere adarra ikusiz mokoka
.
Euskera
Español
Français
English