Sormenaren emozioa Hitzak eta doinua Xabier Soubelet 17/10
taldearekin grabatu behar
Zer une arraroa* ! Urrea, sortze ta asmatze, deusetik, edozer lagerke .
Artistaren arima zohargia piztera sormenan jo ta ke
Infinitoa den unean. infinitoa den gunean
Oihala isiltasuna baita, hutsaren mami hauta,
Margolariaren bihotzean emozio bat sortzean, ikara, zirrara, marmara, .
Hau ez da iduria, jeikia, are guttiago ere oihalan dagerren marrazkia
Artistaren arima zohargia piztera sormenan jo ta ke
Bihotz ikara baizikan, bihotz ikara soilikan,
Gordeta emozioak sorgai, barneko argiaren bila bai .
Eskua hasiko zait dantzan, begirada zalantzan, dotore, kolore, dolore,
Hau da izugarria , berria , gogoak igarria, eskuaren sorberria
Artistaren arima zohargia piztera sormenan jo ta ke ,
Paletaren sekretoa, misteriozko geroa,
Margoa gogoan hasi baita, margotu baino lehen eta,
pintzela dago eleka, oihala daldar ferekaz, akzio, emozio bibrazio,
*Arraroa: Lapurtarrez, normaltasunatik gora dagoena, ez bitxia bakarrik.
Euskera
Español
Français
English