Bizia norentzat igurikaten eta
Pairatzen duen gizonak, ez daki.
Sufritzen eta goiaitatzen
Inoiz ez ezagutuko
Dituendako.
Horiek aldiz egonen dira haiduru
Beste hainbeste ez ezagutuendako
Lan egiten,pentsatzen
Tea min ukaiten
Izaiteko egun oroz
Gogorki izerditzen.
Suufritu eta goiaitatu
Inoiz ez ezagutuko
Dituendako.
Pairamen ustel zikin gazi hok
Norentzako?
Dohakabe izanen direntzako.
Hala da biz bizia.
Zer da Zoriona?
Nun da gizakiak
Nahi bilatzen duen zoriona?
Sufrituko,goiaitatuko
Inoiz ez ezagutuko
Dituendako.
Egina dagoena hobetuz nahian
Hortan al dugu gizaren haunditasuna?
Etengabeko burrukan
Lotuak gaude.
Noiz arte? Inoiz arte!
Mundu hontan bederen.
Xubiltz