1975 - 1990 Olerkiak

Hilen herria

Jendea beltzez jantzitzen den
Herri bat dago nunbaiten
Hain urrun dago,hain hemen
Gure helbidea da omen.

Iduzkiak du nabaltzen
Izarrak dira apesten
Apezak dira han sortzen
Haizeak du haurduntzen
Nigarrak dira nigartzen
Itzala han da bizitzen.
Beltza da kolorea
Dolua osasuna
Itsua maitasuna
Belta,beltza bizia
Herriak badu izen
Denen ezaguna omen,
Heriotz dute deitzen.
Jendea beltzez jantzitzen den
Herri bat dago nunbaiten
Hain urrun dago,hain hemen
Gure herria da omen.

Xubiltz