1975 - 1990 Olerkiak

Heriotzari kantua

Han etortzen zait inundik
Neregana nabalez beterik
Bortxatu dit bizia farrez
A a a, Ez,ez ,ez!

Nere harridura ikusmenez
Amorratu zait berehala
Zer jakin behar nuen bada
Ni nintzela gaurko hautatua.

Mugitzen dizkio besoak
Goi goitik haize ilunak
Hautsezko beso biziak
Beso bizi hautsiak.

Ez!Ez! alde hemendik jauna
Xuri eta beltza
Zure bihotez egin lukeen
Egon balitz gudaria hemen.

Utz ezazu mundua pakean
Utz nauzu munduan pakean
Ez!Ez!Alde hemendik jauna
Ez!Ez!Galde nitaz jauna

Azkenean aditzen dut orain
Hurbiltzen ari dela gudaria
Gogorki jotzen adarra
Oihuka dator harroa

Hemen nago begiak itxitak
Etxean hilaren igurikan
Oihan barnetik aditzen da
Gudariaren zaldia.

Bainan hor noa airean
Haize txarraren eskutan
Bainan hor noa airean
Haize ilunaren erpetan.

Zer kantu ederra beleena
Zer kantu ederra zurea
Zer kantu ederra hilarena
Zer kantu ederra zurea.

Euria hasten da,hasi da
Odol xortez bete da lurra
Isildu da orain bizia
Bai eta gure gudaria.

Hor nago begiak itxitak
Etxean hilaren igurikan
Baso barnean aditzen da
Gudariaren atsedena.

Bainan hor noa airean
Haize txarraren eskutan
Bainan hor noa airean
Haize txarraren erpeetan.

Zer kantu ederra beleena
Zer kantu ederra zurea
Zer kantu ederra hilarena
Zer kantu ederra gurea.

Xubiltz