Heriotza dabilela isilpean gorderik,
Azken nahien idazteak adierazten dit
Eskermilatu desiran maite izan dudanari
Ontasunen banatzera noazue ni.
Kantu bat zor diot irri alaiari
Ezpainetan jalgitzen den goxoari
Gizon arteko esku eman zintzoari
Inoiz izan ez dadila faltsukeri
Adiskidearen beroari zor opari
Maitegoak bilakatzen nau kantari!
Kantu bat zor diot amodioari
Bihotzean sartzen duen kilikari
Muxu goxo ta fereka atseginari
Amodiozko behatze lainoari
Kantu bat plazer eta amatasunari.
Emazteak bilakatzen nau ni kantari.!
Kantu bat zor diot giza egiari
Bakotxaren barne-uste eritziari
Beste luze bat zor ere jasamenari
Kantu berezi bat askatasunari
Euskara eta ama euskal herriari
Gizakiak bilakatzen nau ni kantari!
Kantu bat zor diot ere gau beltzari
Itzal eta argi ausnarazleari
Bizigarra izan dudan deinuari
Hurbiltzen zaidan ezezagun asmari
Pindar gorrizko haize bakardadeari
Sormenak bilakatzen nau ni kantari.!
Xubiltz