2011 - 2012 Olerkiak

sumendi goria

Sumendi goria

 

Ipar mendebaleko sumendia darraikit eztandaka
Hainbeste kemen galduen goritan hasarre doihuka.
Salda gorritik bota nahi naute ta hasi natzaie goitika
Haize enbatak daraman gorrotoz irekitan daukat gorotz nazka.
Euh! Euh!hasi zaizkit “poli”ka, ni tori eta toma! Gainera gernuka
Zigor astuna merexi omen diat, diote frantsesez builaka
haien legeak zapuztu ditudala daginte epailez beteta
Zer lege arrotza, herria ta euskara ditudalako maite trumilka.
eta haiek ez jasan nik denak ikus nahi izatea jauzika ta saltoka
infernuko atetik irekitan entzuten den odol burbuilan, lotuta.
Nere amodioa ez dakidala neurtzen diote ulergabeetan,kantuka
Elizatetik jalgitzen, irri faltsuaz, ohitura zintzotan otoizka
Bat, sei,behatzi ,zazpi, hiru ,bi ,bost ta lau, hameka
Denak dotore, pastelak eskutan,ai zer  familia katolika!
Ta ez dakidala kondatzen, to! Hiru gehi lau dira bat, ezta?
hainbeste alu hiri terrazetan jarririk daudela, kaskoinez  okaka
denak fier ta harro,sosa mihian,soskeritan,zozokeritan,kaka!
ez naute barkatzen gorrotoa dezadan ezkerreko nazka

Eta gaizki bukatuko diat! Aiher diat apotz izatea “baska”
geografikoa, hego mendebaleko region ederraren beso eta hanka
euskararik gabeko frantses kaskoin alukeriaren marka
France bleue irratikoa, TVPI eta haien sud-ouest maitekoa, n’est-ce-pas?
ulergabeko hitzetan kantuz ohituta aritzea, normalitatea kantuka
zentzurik gabeko bandera eskutan eramatea, geurea, ikurriña, B.Oka
Ez badute erabiltzen frantseskeri ofizialaren ohoretan, himnoka
L’aviron eta sabela, gorputza  hantua, pixaka, gorozka,ehun kiloka.

Horri zaio gorrotoa, ukamenak sortarazten duen mendeku eltzea betetzea
eta Bing bang intestinalez pringaturik uztea, galtzak igotzea eta brageta ixtea.
Euskaraz,toberaz, irainkaz,betzigoz, laidoz eta aputioz idoiztatzea

Sumendi goria irekitan baitaukat, mendebalekoa
guziek jaso dezaten merexitako  eztandatzekoa