Sarrera

SARRERA

BIZIL

Olerkari baten bizian, obraren aintzinamenduak bere barneko sendimenduen aurrerapenak erakusten ohi ditu, bere bizitako mementuko grinak, aro berezi baten oldarrak edo biziaren ildoan ager daitezkeen existenzialismo uneak, bizi bidean dagerten gurutze, malda edo amiltzeak. Nerea , ama laster galdu ondotik, ezkondu ondotik hamar urtez umerik ez eukitzea izan zen, eskas izan nuen amodioa fite emateko gogoa sakonki sentitzen nuelako eta sekulan ez dudan izan amaren errola baitan sartu nuelako..

Halako zerbait azaltzen du liburu honek baina "Izotzetik izanera" ene eleberriaren aintzin solasean agertzen den bezala, bizia aurretik atzera joaten balitz, zuhurtzetik inozentziara joan gintezke, sortzearen atean aintzinean jo arte, amaren sabeleko igeri berorat iritsi arte.

Hementxe halako zerbait gertatu zait, ene olerki bizian lehen poemak argitarazteko gogoa sartu zaidalako, pena zatekeelako ahanzpenaren itsasoan ito zitezen. Haurraren inozentzia aipatu dudanean, esperientzia eskasa nabari da eta nahiz eta gazteak mundua jaten duela iduri, bere urduria eta bildurra, konturatu gabe, adierazten ohi du.

Nik, ene bizi emotiboan bizi izan ditudan gorabehera krudelek esistentzialismo arlora biziki laster eraman izan naute, jaso ez dudan amodioa lehenbailehen ene balizko umeei banatu nahiez, eta itxoin izan behar izan dudan hamarkada hori, biziki hunkigarria izan da, hainbeste olerkaritzara eta kantu egiterat hurbildu izan nindutela eta gaur dagertzan olerkiak une haren lekuko dira, gogor bezain arantzatsu. Hamar urte luzaz idatziriko minak bainan ere hogoigarren urtekadan izan daitekeen esperientzia gutxikoaren ispiluak. Halere, mementu berezi hura erakusten duten olerkiak hortxe daude eta BIZIL hitz berriaren inguruan sortuta daude, bizia eta hilak osatzen duten koropilo banaezinez.

6

SORMENAREN DARDARA

Arrazoin desberdinengatik existenzialismoa neregan laster sartua izan nuen, emotibitatea irekitan gazte-gazterik izanik eta sortzeko gogoa borboretan eukirik. Musika, olerkia eta margolaritza izan diren nere emozio soka desberdinez idatzi izan nahi ditut gaur dagerten olerki horiek, gazte- gazterik idatziak. "BIZIL" titulupean dagerren liburu honek bi olerki mota darama, batzuk giza-existentzialistak, "Bizil" izenekoak, besteak sormenari eta emotibitateari eskainirikoak,

"Sormenaren dardara" izenekoak. Azken honetan zer sendimenduak sor daitezkeen , barneko sormen bat ateratzen denean, hauxe da deusetik bizirat doazen sentimenduen ondorioak, kolore sortzailearen baitan zer egosten den bizira "Ederra" margoz jalgitzen denean, hitzen koropiloaren ildotik dazalan espresioa lerroz lerro idazten denean ala noten harmoniaren oinarritik doinua sortzen denean.

Horra, beraz, gaztaroan idatziriko 69 olerki horiek, hogoitabi eta hogoita hamar urteen artean asmatuak.

OHARRA: Liburu honek daukazkien 73 olerkietatik lau azkenak berriak dira,"Sormenaren dardara " partea bukatu nahi luketenek.

Margolari baten bizian estiloa aldatzen badoa eta inpresionismotik hasi banintzen ere, expresionimorat iritsi naiz, are gehiago, espresionismo abstraktura eta eboluzio hori olerkietan nabaritzen zait ere. Espresionista bihurtu naizela ez da dudarik, "Elektroxok" olerki liburuak derakutsan bezala. Bainan ez da soilik olerkietan dagerren aintzinamendua, idazteko maneran dagerkidana baizik. "Sortzearen eztandak" eleberrian, espresionismo estiloa dazalkigu ere eta gero eta gehiago ildo horretatik nahiko nuke joan, desoreka orekatuak derekizdan bideeetatik. Pasionagarria baita! Eta horren lekuko azken lau olerkiak itsasi ditut, "Sormena", "Maritxu" "Dei nazazue" eta “ Abstraktu eta izadia”, batez ere, erakusteko zer eboluzio izan daitekeen gazte denboretako olerki batzuetatik oraingo beste berri batzuetara eta bien artean dauden berrogoita bost urteak ez direla debaldetan iragan.

  1. Oharra: Olerki gehienak musikatuak daude, nere dardaratik sorturiko doinuz. Norbaiti kantu horiek abesteko gogoa sortzen bazaio enekin kontaktatu: e.mailera

    7