27 Ilauna

                                                  Ilauna

Ilauna duk ohituraren aita
eta horrengatik behar maita.

Urtsua izateagatik

lehenik

galtzeagatik

bat bazik

gelditzeagatik

ez irauteagatik.

Hilaunari irauna!

betikoari iraina!

Aparra alaba badigo zinpartez

fresala iloba badabil agurrez

amarengandik semea negarrez.

 

Airatuz doa

eroriz gora

amarengan galtzera

Uretik airera
airetik urera.

 

Hau ez duk ohitura

nahiz errepikadura
ilaunarena duk hura
hilaunetik helduyra
lurretik zerura
iraundura.
bainan gero ohitura bihurtu
eta jainkotzat hartu

bere izenean oldartu

ilaundarrak iraindu

eta gorrotatu

ahantziz ilaunetik dela sortu

eta aita behar dela maitatu.