Etorkila
« Etorkil » olerkiaren bukaera
Bainan orain hitz, gaitz eta ekaitz
Ez banaiz horretarako fidagaitz
Eta iritsi den bakoitza bihurturik harkaitz
Konta dezala hainbat zorigaitz.
Ez olerkiz, ez, ez, hori baita hain ulergaitz.
Hau ez dago oraino bukatuta!
Denek merexi dutelako disputa
Berekoitza den europuta
Agintari, bankero edo diputa.
Ulerkorra?
Gehiago!
Herri txuri, herri alu
Gizakiak bizitzea merexi ez al du?
Herri aberatsek morala galdu
Hori bai, denak otoitzetan petraldu.
Eta petrolioz besteak zapaldu
Eta beren arima merke saldu.
Egin dezatela eztanda! Eta denei zabaldu
gorputz txuri xehatuak bihar behar ditugula afaldu.
Kar-kar! Nahiz eta beltza izan, petrolioa ez omen da inoiz zarpaildu.
Euskal indigena.