46 Bortxa

Bortxa

Zerua goibel,hedoiak arbel,ilunpean hasi negarrez

Ostoak orbel,abreak ergel,ikaran ihesi dardarez

Itzalaren erdia,argiak pizturik tximistaren indarrez

Deiadar ozenak dirdirez gau iluna argitu su eta garrez.

Urhazi hornitu baten pare,amalur maitea ernari

Errekak trumilka,urbasa dario keinuka amari

Jite laster baten alaba ,ortzantza lurraren bortxari

Urdun gelditurik goizalbak bizira ireki atari.

Nor da lekuko ?

Dena ote lo ?

Zu,Gauez lorik gabe egon zaren olerkari

Zu,argialbaraino pizturik beti zauden asmalari

Zirimola barnean daukazun laguna,gaur ere urduri

Zoin ezti ez ote zauden behin malkoak isuri.

Amatzearen goiz frexkoa argitu,barneko urak urratu

Ur hatsa ernairik aitarengana itsurik,isilik isatu

Lurrinek istilak bazterrazpian utzirik,hezea xukatu

Banoa gorantza,milesker ortzantza,nahiz bortxari bihurtu.

Sexua izan du jainkoak beti arrotza

Goiz hontan darama bidean barneko lotsa

Negarrez diot gaur amari deiadar zorrotza

Hirurkunari inoiz,inor ez diezaiola ari otoizka

Aita gainean delako irrifar ortoska.