0002 Darwin Jainko

 Mongolfier urdin bat airean dabil.
Iduriz hutsik dago. Norena ote?

Ez dakit!
Ikusaldi ederra benetan, alde batetik zerua, bestetik lurra.
Hedoiez puzturiko miradore bitxi horretatik dena zain daiteke.

Hurbilena dagoena, Darwin, pozik,
zuhaitz garai baten adar altuena esku batetik helduta,
erdi zintzilik, ozenki oihuka.
Eskuineko besoa gorantz luzatuz,
dilingo, erortzeko irrisku bizian,
bere gainean dairan hedoia atzamarrez harrapatu nahiz.

Debaldetan, Jainkoaren lainoa baita.
Eguzkiaren izpiek bere ertze xuriak argitzen dituen miresgarri horietakoa,
Mikel Aingeruk*margoturikoaren antzekoa,
eta hantxe, bizi-bizirik, patxadaz jarririk, erdi etzanik, aharrausika,
habano bat ahoan, gorderik bezala, bizardun ospetsua.
Bere izaite arinari eta zumeari esker, Darwinek adar garaienetik hedoiari atzapar egitea lortu du, ea atzen indarrez Jainkoa azkenean lurrera erortzen den.

Zoritxarrez, adarra hautsi eta hedoiari tinko loturik, hor doaz biak,

nor hedoitik, nor zuhaitzetik, plomua galdurik,

badoaz
dilindan,
hegaldan
lurreraino,
eta Danba!
Eztanda eta Big-Banga!

Amets batean bezala, eta lo luze baten ondotik bezala,

inundik etorritako montgolfierraren saski kabian iratzarri dira, bat bestearen gainean, desorekatik orekagai berria sorturik, emeki-emeki Bizia haienganik isuririk.

Eta airean, batek besteari, isilik: "- Xo! Hauxe gure sekretua."
Bitartean, azpian, mundu berria dasorta,

Ximinus...Erectus... Habilis.... Sapiens....Gizakus...

*Miguel Angel, Michel Ange