Desoreka perpetualean murgilduta nago
probokazioaren keinuak deika ari zaizkit oraino
Dei nazazue otoi! Gehiago! Oraino ozenago!
Banator, banoa, banago.
Marginalitate bakartiarrean sarturik bainago
ene hilbizitik jalgia, hautsia, karrasia, arrago.
Metamorfosi bikain, isil, higituan, gero eta gehiago
gizarteak behar duen hatsez puzturik, hauspo, dilingo
Desorekaren maisua izan nahi nuke hau baino,
ni ikaslea izanen naiz, betiko.
Argiaren izatez horditurik nago, nahiago
funtsa eta jatorritik aterata hor nago
Nahiez, berez, gorrotoz eta irainez, kontzienziatik haratago
desoreka berriaren erdian utzirik pozik bainago.
Desroreka perpetualean murgildurik nago
desoreka berriaren urdurian, zoriontsuago.