19 Dopaturik

                                                                         Dopaturik

Jainkoak :

« Dopaturik omen nago, ez dakit zerk kutsatu nauen…..
bainan odol azterketak zehatzak dira : dopatuta nengoen.
Dioten bezala, infimoki, omen,
aspalditik isilka hala bainenbilen
eta akusazioak hauxe zuen:
Kreazioa baino lehen hasi nintzen dopatzen
gordelekuan, odol saltzaileek munduaz kutsatu ninduten.

Lainoz laino, Abrahamek eginiko azken kontrolera banoa, berriz ere,
ene odola azter dezan.
Nere defentsarako, zeruan ni bezalako askorik bazela,
hantxe substantziak legalak zirela,
beste guziak ere mongolfierrez zebiltzatela,
baina zer arraio !
-«  Ni naiz Jainkoa, ezta ? 
Eta ni auzipetzeko nor liteke ausarta ?
Epaile ikonoklastek nere aurka ?
Agian, Again peril komunista?
Non frogak ? Txerto gezi mingarriak  mediku espainol baten kotxean?.
Zer kopeta ! Nik ez dut hori kreatu!
Eta nor gai balizko Jainko jonkiaz susmoak izateko ?”

Xo ! lagun kreatuen artean, Epoturik nagoela daitorket, baina Xo !
Mundua bahituko didatela diote, beti gorderik bizitzeagatik. Xo!

Hauxe mehatsu gogorra !
Hauxe zigorra !
Adio ene altxorra!

Eta fededunei xuxurlaturik : « Horra ene aitorra, gordin eta gogorra »

Jainkoa