33 Nik Frantzia

Nik Frantzia*1

 

Gora ozartasun beharra!
Ozarkeritzat hartuko duten liskarra
Gora aursartasun eta jasanezina!
Eta horrengatik diot, nik frantzia eta har dezaten mina.
Hau ez da ergatiboa,
ez eta lehen pertsona agian aditz trinkoa,
segur baietz hara eta hona,
Popatik hartzea*2 ez omen dute gauza ona
Sobera harroak baitira,
harropuzkeri sakona
Aspalditik sartua dute,
eta nik nahiago kafe eta rona.
Isilik egon behar dudala ?
Nork dio hori ?
Bai? Allo? Diga? Nor da?
Zu kabroi gorri eta hori?
-Ezetz ! Ni nauzu, handia, Frantzia, Parise eta guzi.
Kar, kar, gorderik izkutuan den oilarra genuen erabat ahantzi.
Cocorico ! Gabatxo horiek diote soinenborra puztuz Kikiriki!
Toreroek derantzun diete,
ile beltza kolatua orraztuz
Eta guk, kukuruku !
Ahal bezain tinko euskaltasunari herstuz.
Hau bai ergatiboa dela,
guk Hik, hark ,zuek eta zuk
Bainan batez ere nik !!!!!
Nikatuk !*3
« Nique la France » dioten bezala ZEPek eta Emuk*4.
Ni ere etorkin bilakatu nahi bainaute !
Nere herriko etorkin, erro gabeko izaite.
Eta isilik egoteko didate
Jasankor izateko hitza behar dudala bete
Diote, didate, digute, deguté!!!
Nazkaturik nago,
ez baitzaitut maite!
Bai, bai hala da Frantzia ez diat maite
Eta posible ez dela omen dute uste
Ez maitatzea dutelako inposible,
Lehenik, badakidalako ez nautela maite
Urtez urte frogatu baitute.
Eta bide bakarra zigorra izan dute ?
Elkarrekin bizitzea aholkutzat daukate
Bainan haiek legea dagite
Eta la grandeur barneratua nahi gaituzte
Frantsesez Frantzian, oh la la,
eta nik nikate*5
A ti, a toi , hik enetzat baituk kate.
Orria itzuli behar dugula omen diote
Batez ere kolonizatuak, haiekin bat egin baitute
Euskara ahalkez bete dute
Ukapena aspaldi sartu baitiete
Euskararena, izatearena dute bete.
Zibilizaziora erakartzeko misioa dute lege.
Frantzia handiena dela dutelako uste.
Arrogante!
Harro putz ignorante !
Va te faire brouter !*6
Errimatzen duelako baizik ez naiz ni impoli, s’il vous plait…
Uler nazazue Nik ere badut birtute Poesia dudalako maite.

La politez ohorezko besoz dut agurtzen, fermuki
Et impoli izatea dut orain erabaki
Ez baitut onartzen hainbat isilkeri
Pardon, s’il vous plaît eta merci.
Merde, lundi, mardi et mercredi.
Hetsipena digute erakutsi
Haien aintzinean sumiso bihurtzea, bai,bai soumis.
Ba, ez! Nahiko halako eskolari
Isiltasunari
Irri faltsuari
Politikaren irensleari.
Bai oldarkeriari!
Biba, ozarkeriari.
Sendimenduek bultzatzen dutenean oihua baizik ez dela egiten dasumat
Eta olerkia baztertu, nahiz eta uste poesia dela eta hartu haintzat
Barkatu ! Marra horia zapaldu baitiat Eta nere zain dituk poliziak.
Irakurlearen moralaren ertzain gaziak.
Zer egin ? Oldarmena erakuts edo isildu, gaina har dezan politezak
Polizi eta politez; Poli erroez eginak
bainan hartzekotan nahiago polyglot ala politak.
Aldiz, Piperra , gasna des pyrénées, eta gateau bask
Haien izaitearen ikur ustelak
Sumisioaren eta buru makurraren anaiak,
Folklorearen lore ximelak
Diskriminazioaren mahaian hiruak emanak.
Apetitu on jaun andreak.
Eta patxarana ez ahantzi, ondotik kantuak.
Zer alaitasuna, zer euskal gauza ederrak.
Bainan zer gazte abertzaleak esan lezake libroki Frantzia izorratzen duela?
Zer etorkin beltzaranak oihuka lezake Frantzia nikatzen duela?
Aitor ezazue otoi isilik egotea hobe dela.
Aldiz, lasai, Frantses batek Europari popatik ematen diola
Oh la la, kasu, hemorroidiak gogortuko zaizkiola .
Eta kartzelan botako gaituztela.
Bai bainan gu gara itxiak, ni nauk zerratu ergela
Abertzale erradikala.
Et Merde ! puta mierda, sheeta jan dezatela.
Hara zer den poliglota izatea
Gorotza hiru hizkuntzez esatea
Puzkerra aurpegira botatzea
Gurekin dagitena hiru pixez isurtzea
Txuri, gorri eta urdinez,trinitatea,
Xuria kolore supremoa , erregeen dotea
Argiarena, denen gainekoa, koloreen jalgitea.
Nola esan , Amets Arzallus xilabako txapelketan bezalakoa Nagusi eta jainkoa.
Eskerrik Odei emeki hurbiltzen zaiola Mariren ondora bezala
Gaztetxetik oihu eginez, zer bordela
Eta eskerrik Nique Frantzia desatela,
Ahantzia bainuen olerki honen gaia krudela
Garbitzaileek onartzen ez dutena, hobe isilik.
Aurpegia xuritzeko Jela erabiltzen dutenek,hala nuen nik:
Pazientzia! konpasionez beterik
Politeza lehenik
Elkar bizitzea bestetik…
Baztertu nituela eskerrik….
Barne sufrimenduak horretara eraman ninduenik ?
Dudarik gabe gorrotoa daukadalako bizirik.
Eta haiekin batean bidea ezin dudalako egin nik.

Bainan zer! Lortzen dugun apurra oilarrei eskertu beharko ote diegu?
Haiek emandakoen papurretan bizi behar ote dugu?
Libertadean bizitzeko? Euskal departamendua zer bilakatu?
Euskal instituzioa, itxi eta bildu
Euskararen bideari, airetun txikitun.

Bainan kontzernatuak ez direnak lasai bizi daitezke
Euskaldun ez dena trankilki egon daiteke
Abertzale ez denak dena iraun dezake
Inoiz emanen digutenaren truke.
Gainera berdin zaie Gureak ez baitire.
Hori bai, isilik, tratua eginik eta politeza ahotik isuriz, noiz arte ?

Filosofia helburu bihurtu dutelako
Jainkoak esana herriaren gainetik pasatzen delako
Anaitasuna , etsaien erpetako laketasuna bihurtu zaielako
Baretasuna eta isiltasuna funtsatzat hartzen dutelako.

Karrika ez baita bidea
Manifa eta oihua ez baita berea.
Xo ! Zer inporta du , diote batzokian afaltzen.
« Gora herria hutsa!”
diote gazte hetsituek Harrabotsik gabekoa,
diote zaharrek Hetsipena nagusia zaiela
diote hauek. “Je suis aussi basque que toi” diote ukatzaileek
Aspalditik frantsestuak izan direnek
Edo hortan interesa aurkitzen dutenek.
“Oldarpenik ez! Frantzia aditua baita » diote salduek
Eta Alliot Marieren adiskideek.
Euskal Herria eta euskara eskean lortzen balitz bezala
Eske hutsean izan balute bizirik irauteko ahala.
Eske murritza, baimenatzen gaituzten heineko eskea
Eguneroko ohitura itzulipurdikatu gabe, trebea
Asimilatuei trabarik egin gabe, klabea
Fededun eskuinari ezker begia erakustea, grabea,
Eta hitzetan esan arabera, bigarren mazela erakustea.
Ba ez! Aski da etxean preso egotea!
Eta isilik bizitzea.
Hitzen poliziaren aurka altxatzea itxuraren aurka zutitzea,
herabekeria baztertzea dugu obligazionea Geldirik egotea
baita dominantearen xedea gure funtsa hustea eta hiltzea
Eta kausa konsekuentzi bihurtzea.
Oldarrak sorturiko euskalfobia bazkatzea
Sakratua baita Frantziaren unitatea
Horretarako deskafeinatuaren kafe hartzea
Dute hain gozoa, isiltzearen kafesnea.
Nahiko oihan agortuan gordetzen duten zuhaitz berdeak erakustea,
mina aski ikur ustelen arimarik gabeko Rugbyko ikurrina
Pestaz pesta mozkorrik dagoen baskakurrina,
Au pied des Pyrennées kantuz eta dantzan dagoen herri pinpirina
« Bizia » erreusitu duten jendeen ipuina
Sistemaren defentsatzaile amorratuen buru arina
Erregea baino erregezale handien txistu eta danbolina
Etorkizungabeko irakasle kaskoin fina Kolaboradore zikina.

“Pobre izan den euskal indigena haien gabinetean sartu omen dute, harrorik
Eta aberats berriak erretzen duen puroak sua du alde batetik
bainan zozoa bestetik” .
Malcom X nere inpazientzia oihukatu nahi diat Pazientzia ulergaitza baita dominaturik dagoenentzat
Eta pazientea badager dominatua delako, batibat Eta dominazioa hartzen duelako aintzat
Eta dominadore bihurtzen delako,doi bat behintzat .
Jasanezina baita.
Oldarra bihotzetik gogorat !
esku eta ahorat !
Eta nik « Nique Frantzia » esateko hainbeste arrazoin dauzkat Euskal herria ez dela salgai, bat.


*1 Z.E.P. Zone d’expression populaire elkarteak « Nique la France » argitaraturiko liburuak « le devoir d’insolence » deitzen dionaren omenez. *2 Popatik hartzea : Bizkaiako kostaldean gibeletik, uzkitik hartzea esateko erabiltzen den esaldia, popa barku baten gibeleko aldea baita *3 Nikatuk : hitz berria, nikatutik etorria, niquer, izorratutik jalgia. *4 Izotzetik izanera eleberrian dagerren pertsonai , emezale bezain gaistoa *5 bi esanahi desberdin : - Nique(izorra) eta kate - Espainolez gaizki mintzatzen duten frantsesek dioten bezala, « a ti « esan beharrez, « a tu » edo « a te » desatenean. *6 Kabalek belarra jaten dutenean. Hemen zurkatu.