49 Itxaropenaren umeak
Itxaropenaren umeak Itxaropenaren ume urgabetuak ekian, ekiaren azpitan, izpitan, idorrak aire bustitan badoaz, ikaraz beterik, itsas amaren altxotan. Noiz arte bizirik? Heriotza helean baitago itsasobian, uhain basa baten indarrez dabil airean , itsasuntzi zarpail erailea, horren menpean. Urte busti baten ondotik hor dago ama, Fatima, tristerik, sabela hanturik ta erditu beharrik, itsaso erdian, ur gaberik, egarriz, idorrez beterik, kiskailirik, odolez bustirik, negarretan itorik. Haurra ere hilkutxan sorturik, umegai jaiorik ta laster muturik, bazka bihurturik, frexko-frexkoa, urririk, ta uretan galdurik, biziak irentsirik, burbuxez aireturik, hil soinuz urpeturik eta isilmena isilik. Krudela ezta? Hala baita itsasoaren besta.