15 Urruñako lagunei- Oroitzirriak

                                                                         15-Urruñako lagunei

Donibaneko Begiraleak elkartean dantza taldetik aparte,kantua,bertsoa eta sukaldaritza ikasten da eta horren inguruan elkarteko zaharrenak asteazken gehienetan zerbait afaltzera biltzen gara.Gure artean Oihartzun izeneko urruñar laguna, Jean Michel Irastorza.

Urruñan,Berttoli elkartetik landa beste elkarte ezagun bat bada,etxola edo kabaña izenaz ezagutzen dena .Jean Michelen aitaren eta bere lagunen jai ta bil egoitza da hura. Egiazko Oihartzun aita da,Pierre, kondrandista ohia eta gizon alegera bezain atsegina . Gaztelu, hirurogoita hamar bat urteko bere lagun mina biriatuarrada,biak banaezinak.Ostiraleetan haien etxola horretan afaria egiten dute eta astero Moet et Chandon Champagnerekin afaria bukatzen.,haiek « chouette et bandons »deitzen duten edari maitagarriarekin.

Gaztelu gizon irringarria da, benetan,batez ere bere hitz egiteko moldean eta ixtorio eta txisteak duen kondatzeko maneran.Gaztelu eta Oihartzun adiskideek bikote paregabea egiten dute,bizia maite duen bikote paregabeko horietakoa .

Orain urte batzuk,behin edo beste,haien ostiraleko afarietara gomitatzen gintuzten eta Begiko tropa agertzen ohi ginen prestatzen zuten janari sendoa jatera,ardo ona edatera,lagunen artean egotera eta batez ere Gazteluren txisteak entzutera, bere ahoskatzeko maneraz irri egitera eta bere frantses bereziaren doinu kantari irringarria entzutera .

Bizpahiru aldiz ere Olentzero antzeztera mendi magalean dagoen haien etxolara hurbildu gintzazkien,TF1 frantses telebistak ohidura zaharraren irudiak graba ditzan eta aitzaki horrekin,bazkari on bat egitera..

Zer une xoragarriak pasatzen genituen ! Egiazki ,kontatzekoak.

Behin,ez dakit nola,abenduaren hogoita bian ,inuxente eguna zela ohartu gabe ere,afaltzera gomitatu gintuzten eta guri kilimiska bat Gazteluri egin behar geniola burururatu zitzaigun .

Denak bazkaltzen ari ginen,hogoi bat lagun, mahaiaren inguruan Begiraleko hurbildu gintzaizkien lagun dozena eta Etxolako betiko sozioak,Oihartzun aita,Gaztelu eta Pausuko Henri izenekoa barne.

Bazkaria xelebrea izan zen,landesetako gibel urintsua,bildots errea maikolekin,gasna eta biskotxa eta ,nola ez,kafea,ttottak eta puruak.

Jean Mixelek bere autoan telefona mugikor tinko bat bazuen eta bere sakelean beste bat, hura egiazki mugikorra.Eta kilimiska laster hasi zen mintzatzen ari ginen gaiari loturik,hain zuzen etxolakoak sukaldari onak zirela eta ea nola ez zuten, gu bezala,gaur goizean Iruneko marmitako txapelketan parte hartzeko gonbidapena jaso.

Ez zutela oraino errezibitu,errezibituko zutela,beti errezibitzen zutela…eztabaida hortan sartu baikinen.

Ordu baten buruan isil-isilka, Jean Mixelekin dena muntatu genuenean, inor ez zen konturatu,Begikoak baizik.Eta Jean Michelek bere sakeleko mugikorretik,autoan zegoen telefono tinkora deitu zuen,etxola barnetik ongi aditzeko maneran halere.

Tirrin,tirrin,tirrin urrun baten soinua entzun ondotik,berehala Jean Mixel kadiratik altxa eta berebilerantz joan zen,futeka.ea nork deitzen ote zuen mementu apropos hartan.Gaztelurentzako dei bat omen zela esanez,berehala itzuli zitzaigun.Esan behar da etxolan telefonarik ez daukatela.

-Gaztelu,telefonora!

-Telefonora ni?Bainan hemen ez dago telefonorik?

-Ez bainan hori jakinez neri hots egin didate zurekin mintza dezaten.

-Eta nor da bada?Arras sinesgaitzez.

-Ez dut ongi ulertu bainan Irungo Marmitako txapalketakoak omen dira.

-Bai,bai erantsi nion ozenki,gaur goizean deitu gaituztenak hain segur,zoazi zoazi,ziur horiek direla.

Sinesgaitzez beterik , bere gorputz lodi bezain pisua altxaturik,aulkitik jeiki eta denen irriñoen artean atetik hurbilean zegoen autorat abiatu zen.Ez zekiena guk barnetik mintzatu behar geniola.

-Allo?uzkurki esan zuen

Zilimiska prest egiteko ginauden,eta nik:

-Allo!Gaztelu?,oihuka,-Hemen EKT Irungo elkartea,Gaztelu zara?Ez dut ongi aditzen..;Gaztelu? Mahainean ginauden guziak irriz eta irriz.

-Allo?esan zuen bere boz sudurkari geldi bezain nagi harekin.

-Gaztelu jauna?,beti erdi oihuka

-Bai,bera da.

-Begira ,hemen Irungo EKT kultur taldea,datorren igandean marmitako txapelketa antolatzen dugu eta sukaldari paregabekoak zaretelakoan faltarik gabe etortzea nahiko genuke.Zer diozue?Ados? Pentsa etxola barnean bere Oiartzun ohiko adiskidearen irrifarrak.

-Bon,bon,sukaldari paregabekoak ez dakit garenez,aritzen gara bainan deus gehiago.

-Bai bai Irunen zuen etxolako sukaldarien fama arras hedatuta dago eta zuen parte hartzea derrigorrezkoa ikusten dugu,gainera auzakideak baikira.

-Bo,bo,nik ez dakit… gure sukaldea elkartekoa baizik ez da eta halako txapelketak batere gogokoak ez ditugu-

Nik bere erantzunak ahal bezain hurbiletik errepikatzen nituen inguruko lagunek haren esanak uler zitzaten.

-Zu Irastorzarekin ari zara ezta?Beti buila beraz ihardetsi nion.

-Bai bai hala da bainan….

-Bai Irastorza arras ezaguna dugu ere,Piarres ezta? faltarik gabe etorri behar zaretela iduritzen zaigu.-eta gure artean Irastorza farrez.

-Ba ez dakit,gainera besteekin hitz egin beharko dut ea zer dioten.-ufaka.

-Begira,Irun ezagutzen duzue ezta?

-Bai,bai,Irun ezagutzen dugu bai

-Ba Mosku plazaren gaineko kale txikitxoa gorantz harturik gure elkartea atxemango duzue ,EKT,han txartelak jaso eta Urdanibia plazan izango den txapelketara hurbildu,goizeko hamarretako iritsi behar duzue eta sukaldean hasi,ados?

Gaztelu inuxente eguna ospatzen genuela ez zen batere ohartu iparraldean halakorik ez baita egiten apirilaren batean baizik.

-Gaztelu entzun ongi,zuek marmitakoa prestatzen duzue ,guk jaten dugu eta zuek begiratzen gaituzue,esan nion hitz guziak ongi ahoskaturik.-Gure lagun guzien irriak jasan ezinezkoak bilakatu ziren,nerea ere bai ,ezin nuela gehiagorik gorde.

--Nola,nola hori?sinisgaitzeko aire batekin erantsi zidan.

-Bai,bai,zuek prestatu,guk jan eta zuek begiratu nola jaten dugun

-Burutik sano al zaude zu ?Bon bon ikusiko dugu?Erdi hasarre jadanik.

-Burutik sano al nagoen ?Errepikatu nuen nere inguruko guztiek uler zezaten .

-Bai bai

-Gaztelu??Oihukatu nion,kolgatzeko irriskoa sumatu bainion,Gaztelu,eta ez ahantzi butano bonbona,hemen ez baitugu halakorik hornitzen.

-Gainera!Guk bonbona ereman behar dugu?-Hasarretzen hasten zela sumatzen zitzaion.

-Bai,bai,Elkartera etorri baino lehen, plazatik pasa antolatzaileek adapta dezaten hemengo tutua zuen bonbonera,berdinak ez baitira.

-Eta Irunen ez duzue bonbonik edo?

-Bai,bai bainan lan gutxiago izateko bakoitxak bere bonbona ekar dezan pentsatu dugu,dena errezago hala.

-Bai,erresago zuentzat segur!gero eta hasarreago.

-Gaztelu?Begira,pentsatu laster eta dei gaitzazue,gaur izena emateko azken epea baita,Irastorzarekin mintzatu eta deitu EKTra,edo ez ,zaude,hobekiago…Irastorza hor duzu?

-Bai,bai hemen dago,etxola barnean.

-Ba ordu baten buruan deitzen gaituzue erantzuna emateko,ados?

-Bon ,bon esan zuen asperturik….eta kolgatu zuen.

Barneko guztiak bere zain ginauden gure irriak ezin barneratuz.Azkenean allegatu zenean,atea itxi,pasatu zuen hotzaz kexatu eta denak jakinaren gainean zeudela ohartu gabe,kontatzen hasi:

-Badakizue zer esan didaten?

-Ez zer ba?

-Bihar Marmitako txapelketara joan behar dugula ,han marmitakoa prestatu, haiek jan eta guk begiratu.Erotu ote dira?

Lagun guzien ezpainak tinko tinko atxikiturik gelditu ziren.

-Eta gainera gas bonbona eraman behar dugula.

Pello,Begiraleko sukaldariak txapelketa guzietan hala zela erantzun zion eta goizean gauza bera esan ziela haiei ere.

Bai,bai bainan gu ez gara joanen,ezta pentsatu ere.Zer uste dute zerri horiek,harat hunat mugitu behar gaituztela nahi duten bezala ala?

-Ez da hori ,badakizu nola diren,zerbait antolatzen denean beti akatsak egiten dira bainan ez da grabea.Guk behintzat joan behar dugu,Pellok luzatu zion.

-Zuek gan?Eta bonbona eraman?

-Bai bai beti gasa geronek daramagu

-Eta zuek marmitakoa egin eta beste alu horiek jan?

Eta Gaztelu telefonotik entzundakoak berriro ere errepikatzen ari zen, KaTe edo halako zerbait omen direla esaten ari zen.

Azkenean gaiaz aldatu genuen,eta oren batez bederen telefonoa hura ahantzi genuen.Komunetara joaten banintz bezala,inor ez zen ohartu autoraino isil isilik abiatu nintzela eta handik berriz deitu niola.

Jean Mixelek,hirugarren tirrintan bere telefonoa mugikorra sakelatik atera zuen .

-Bai?Nor da?

Inork ez zuen aditzen ahal esaten niona bainan berehala ohartu ziren inuxentadak bere bidea jarraitzen zuela.

-“Jean Michel,esaiozu Irungoak direla berriz eta erantzuna nahi dutela,“esan nion

-Gaztelu?Bai,bai,hementxe dago pasatzen zaitut.

Jean Mixeli erdi hitzez eta keinuz ea nor zen galdegin zion telefona ez hartu nahirik

-EKT,Irungo marmitakokoak

-“Ea zer nahi duten,“berriz ere luzatu zion

-Allo?ea zer nahi duzun dio Gazteluk,okupatuta baitago momentu honetan

-Ez,ez berarekin hitz egin behar dut ea heldu diren jakiteko.

-Gaztelu,urrun egon balitz bezala oihu gorrak egiten zituen.

Azkenean,mugitzeko gogorik gabe,EKTez nazkaturik eta parte hartzeko gogorik gabe,telefonoa hartu zuen.

-Bai?

-Gaztelu?-nere boza izkutatu nahiez

-Bai,bai ni naiz

-Zer,pentsatu duzue ?Etorriko al zarete ?

-Ez,ez Irastorzak ez du nahi eta beraz ez gara joanen…

-Nola ez duela nahi ?

-Ez ,ez,ez du nahi.

Eta hola eta hitz horiekin gure kilimiskari bukaera eman genion.Gazteluk mil aldiz Irungoen funtsgabekeria errepikatu zuen abotsik gabe gelditu arte.

Kolorerik gabe gelditu zen egin geniona aitortu genionean,ez baitzuen sinistu nahi ere.

-Aluak,-izan zen bere betiko abots sudurkari bezain nagi hortaz bihotzez atera zitzaion hitz bakarra

-Aluak,errepikatu zuen

Berak besteei egiten zien kilimiskak berari egitea ez zitzaion batere gustatzen.Urte luzaz bere lagunek nardatu zuten ixtorio irringarri horrekin.

Guk ere Begiralean, egun horretan egin genituen irriak maiz aipatzen ditugu eta oraindik ere Gazteluren abenturak gure artera heldu direnean irrifarrak nausitzen zaizkigu.

Xubiltz