1991 - 2006 Olerkiak

Hitzen eta argien iturria

Hitzak aparrez zaizkit isurtzen
Amiltze txurian
Arroketan zinpartatzen
Koba eledunatik,hatsak haizatzen
Adar bizietatik uretan murgiltzen.
Hemen daude igerikan
Bizira datoz isurikan.
Eta hor dira bizi,betiko itorik.
Bainan gorabidea hasirik
Iturbidera badoaz engoitik
Beste arkaitzen artetik
Beti aparrez beterik
Argira elikaz beterik.

Hitzen eskutik,argiak
Badoaz harturik bideak
Bide berdinak,ber berak.

Hemen daude isurikan,igerikan,itorikan.
Goiargitik erroitzetan
Galduak daude uretan
Begi arrotzak dirdirez,
Goiertzetik agurka,dardarez.
Lurrinaren pare
Laino igobide
Iduzkia atean da tente,
Sumatzaile berri baten bezala
Nere iturri urtsua iker dezala.
                                                     Xubiltz