Zailarena ez duk hitz joriez aritzea
Ez ta ere adigaitzean erortzea
Zailarena ez da hitz ainitz esatea
Esaldiekin jira-biraz ibiltzea
Ta ulergaitza bihurtzea.
Ez ! ez duk ezer ulertu !
Zailarena ez da zehazki margotzea
Ez ta ere eredua itxuratzea
Zailarena ez da marra zuzenak ematea
Koloreekin jira-biraz ibiltzea
Ta ulerkorra bihurtzea
Ez !Ez duk ezer ulertu !
Zailarena da xinplea izatea
Hitz guttitan adieraztea
Abstrakziorantz abiatzea
Xoiltasuna gidari eukitzea
Eta ulertzea
Hori da artea bilatzea.
Bai!Hasi haiz zerbait ulertzen…
Xubiltz