« Sesamo, ireki zaitez ! »
Hitz magikoak ni etorri arte, artez.
Hemen ez baita aterik, ez eta ere lezerik, lizunak
Aldiz lapurrak ugari, Ali Baba eta ehunak
Txuri-txuriak, ez moruak, bai, bai euskaldunak
Eta katolikoak, hauxe da, apostolikoak, fededunak
Ator txuri eta guzi
Palto, praka eta jauzi
gorbata ezin ahantzi
Europa eta dirua nagusi.
I,i ; i,i ;i,i,i ....
I,i ;i,i,i,i,i......
Kar,kar,kar, karra
Kar,kar,kar, karra!
« Ireki zaitez Sesamo »
« Sesamo ireki zaitez »
eta zabaldu sakela
hau ez da gauza txepela, artez
agian bai ustela.
Klin,klin,klin patrikara arin
Klin,klin,klin euro, lira ta florin
Klin, klin, klin, diruaren hotsarekin
Klin, klin ,klin, boltsa betearekin.
Txin txin, txin, txin diruaren hotsa
harek ematen dio, maitea, bihotzean poza
Hau bai dela magia
Deusetik etorria
Eginiko altxor eztia
Txuri berde ta gorria, artez
Eta zenbat gosez, irekiz saskia
eraikiz Otoitzen kabia
Eta luxurreria.
Urde zikinak
Eta sosak eginak !
« -Ireki zaite Sesamo »
« -Ireki zaitez Sos amo »
hori bai dela amodio
pobreei bi sos eta adio.
Eta nik
hauxe salatzea dut ofizio
gorrotoa daukadalako afizio.