Zer ez bada hauxe ?
Gizona mundu ttiki bat da ta mundua gizon handia,
esnatzea sortze txikia eta sortzea esnatze luzea.
Eguna bizi txiki bat da ta bizia egun handia,
gaua heriotz txikia da ta heriotza gau luzea.
Zer, zer ote da, hauxe ez bada ?
Zer zer ote da ? Itxura ez baita !
Zer ? Zer ote ez bada hauxe ?
Arazoa da bizi ttikixe ta Bizia arazo handixe
Zer ez bada hauxe ?
Bizia hola da, hainbeste huskeriz eginiko soka luzea,
huskeriz huskeri betetzen doan funtsezko etxea.
Nork du gogoan hamekagarren orri haren lerro ta elea,
aldiz bai sekula ez den ahanziko funtsez bizitako unea.
Hemen gutti axola dute musikaren akordeek, betiko
kantu zahar batek laguntzarik inoiz behar ez duelako.
Nahiz eta solfeorik gabe eta belarriz asmatua, oraingo
kantu bat da, ozena, funtsezko izaitez, gero eta ohiko.
Gustatzen zainen margo ulergaitzaren aurrean hagolarik
eta zinez zergaitik maite dunan ezin adieraziz isilik,
askatzen eta preso sartzen hauen margoaz maitemindurik,
begirada xamurrez, emozioen atzetik, jakin gabe zergaitik.
Apaindurek ez daukate hor zer ikusirik munduarekin,
gizak gutti ikustekorik arropa edo janzkerarekin,
deus ilearen kolorearekin, tinta, luze labur edo soilekin,
itxurak deus giza- izaitearen nortasun sakonakin.
Gizona mundu ttiki bat da ta mundua gizon handia,
esnatzea sortze txikia eta sortzea esnatze luzea.
Eguna bizi txiki bat da ta bizia egun handia,
gaua heriotz txikia da ta heriotza gau luzea.
Arazoa bizi ttikia da ta Bizia arazo handia.
Zer, zer zer zer ote da, hauxe ez bada ?
Zer zer zer zer ote da, itxura ez baita !
Zer ? Zer ote ez bada hauxe ?
Arazoa da bizi ttikixe ta Bizia arazo handixe
Zer ez bada hauxe ?