Beti astelehena
Gernika 2
Harriz harri etxeak izerdiz eraiki
malkoz malkoz bihotzak berpiztu, jeiki
Euskaldunen herria argitu kartsuki
Ustez dena eraikiz, buka eta aki
irriak ezpainetan dagerte arinki
baina menpeak darrai, oraino maltzurki
Atzean utzi zaitut andere sarraski
berriro merkatuan boltsa eta saski
luzaz izanen dela herriak badaki
euskaldunen aurkarena herritarrek aski!
Euskal sinbolorentzat genuen Gernika
astelehen goiz hura begitan eurika
lankar beltzaren gaitza oino hikamika
Gure aurka oraintxe, dabiltza harrika
harri hauskai dirudi, ireki ninika
herriari diogu:” Hi aberri haika”
Sekulan ezin ahantzi andere sarraski
malkoz malkoz bihotzak berpiztu ,jeiki
euskaldunen odola oldargai gogorki
ezin isilik egon, hiltzea hobeki
Astelehenez astelehen, beti astelehena
bonbarik gabe baina herri herrena
Inoiz ezin ahaztu apirila harena
Gaurkotasunak pilpil baitu oroitmena
nahiz armak isildu, guri so haiena
astelehena dela gauza nabarmena
Atzean utzi zaitut andere sarraski
berriro merkatuan boltsa eta saski
ea Euskal herria noiz pakean utzi
astelehena asteazken bihur dadin bihar ala etzi. Bis eta 4