IIauna eta ohitura
Ilauna beti baita, ohiduraren aita
eta horrengatik behar maita,
ohiduretan hamaika, soilik doihukat: barka!
Zahar, ez altxa hilaunaren aurka
Ilaunari irauna! Betikoari iraina
gazteari laidoka ari adina
eta hartu nahi gaina, zaharra zuhur baina
Ilauna izan zela ez ahantz jauna
Aparra alaba badigo zinpartez
Kresala amona badabil agurrez
Amarengandik semea daira xotinez
ohiturak ilauna ito nahi irainez
Hau ez duk ez ohitura nahiz errepikadura
ilaundik isuriz doa ura
ilaunetik heldura, lurretikan zerura
iraundura gaur ez dut gura
Ilauna zuten gurtu, gero ohitura bihurtu
eta Jainkotzat hartu,
bere izenean oldartu, ilaundarrak iraindu,
odol xuriz gorrotatu
Aparra alaba badigo zinpartez
Kresala amona badabil agurrez
Amarengandik semea daira xotinez
ilaunak ohiturari borroka eginez
Lehengo ohitura apurtu, urre lainoz izurtu
ahanzpenaren uretan sartu
iturria agurtu, alukeritan urtu
hilaunaren funtsaz trufatu
Lehen urratsa ahaztu eta itsu bihurtu
odol bero uneak ez aitortu.
ahantziz ilaunetik ohitura dela sortu
eta aita behar dela maitatu
Aparra alaba badigo zinpartez
Kresala amona badabil agurrez
Amarengandik semea daira xotinez
ilauna ta ohitura biek elkar maitez