MUGITU PILOTA
Ehun urte ,ehun mende, Euskal Herria jota
bi aldeetako joleei zinez, ez zaie inporta,
funtsez bost axola, noiztik hasi ote joka ?
Besteen menpe gauden herria aspaldi malkoka
Batzuk sasi iraultza, besteek karlisten aurka
Frantsesen handikeriz euskara trufaka
Hegoaldean ere nork ahantzi diktadura zanpaka
Mendez mende hiru herriak beti gorabeheraka
Urteak pasa ta haienak, egin nahi izan gaituzte
mintzairez, izaitez, arrozkeriz funtsa bete
gure artekotan, ez da pasa sekula debalde
biziak gure artekoak haienak bilakatu dituzte
Bainan hementxe gaude mendez menden ondorioz
burua altxaturik euskararen medioz
erantzuntzat legea kartzela, errepresioz
asperturik gaude bien eraso arerioz
Nafarrotik ukatuz, euskaldun erredola
mila bostehunta hamabitik dena dago hol-hola
Ikurriñari har gorroto, Nafarroko etxe t’arbola
inbasio hartatik nahi dute izatea espanola.
Iparraldean instituzioaren alde gure hiruetan
t’armen aitzakia isildu zaigu oro denetan
xede bakarra gu izatea da euskal herrietan
baina kasu ez urtzea berriz ere malkoetan
Beharko dute behingoan mugitu pilota
ez badute nahi segitzea elkar mutur joka
Hau ez da herri kirola, nahiko harri eta soka
tira, gurekin elkarrizketa, toka eta noka
Geroa zer bihurtuko, nehork egun ez daki
Zazpiak bat leloak etorkizuna behar ireki
amaren bihotz baitan, zabalikan bi begi
euskara bizi zedin baitzen sortu ta jeiki
Etorkizuna baitugu askaziez egina,
euskaltasunez mendez-mende betiko erina
aski gezur , egur, kate, eta burdinen mina !
Horra hetsigabeko herri isilaraz ezina !
gaztea oino Ustaritzeko biltzarraren adina
atzokoa,gaurkoa, Gernikan herio hegazkina
eskoletan sarturiko ahalke eta bihozmina
denengatik merexi gorroto eta higuina
Lalalalalalalalalalal Euskal herria da gure, hau da gauza serio, utzi bakean eta sekulako adio.
nola ahantzi inbasio eta errepresio, askatasun gosez gaude gero eta gehio