Prosa

56 Inaxio- Maiatz Gure Herria liburuan

Urte hartako hilabete idor hartan sortu zen gure Inaxio.
Ez zuten espero jadaneko.Urriaren azken aste hartan hamar hilabete amaren sabelean zeramazkin eta bizi bizi guziko mixerin.
Ez zen izan ostiko faltengatik ez eta ere itzulipurdi eskasengatik bainan iñorrek egin kasorik...eta horra,hilabete bat sobran.
Bere denboran abisatuko zuela amari jakinarazi zion bainan mundua jadanik ezagutu izan balu bezala,presarik ez zaukan.
Zoritxarrez egonaldi luzeegi horrek bere bizia betiko markatuko zuen.eta hori berak ez zekien.Jakin izan balu,sortuko zitekeen,bainan...
Aita ez zuen ezagutu.Haurra ez zela sortzen zeukan urduritasunak zentzugabekeritara bultzatu zuen.bere bizkarreko minari kasurik ez eginez,erreka bazter batetik bestera igarotzen ari zelarik,lerratu,zentzua galdu,birikak urez haunpatu eta ito!Betiko!
Ehorzketa motelak izan zituen berak ere.Norek daki zergaitik?Gaiso aita eta gaiso haurra.Izena ere aldatu zioten.Gorka izen bortitza izan beharrean,Inaxio ezarri zioten. Amak erditze gogorra izan zuen,oinazez estalia.Burdin estu batzuez ekarri zuten
mundura,pintza hotz luzez tiratu argira,eta denak begira.
Sor seinale lazgarri bat kopetan gelditu zitzaion eta horrek betiko min egin zion. Noren kulpez?
Iñorrenez?
Nehork ez daki.Deabruak beharbada?

Xubiltz