Komedia musikala

Gure herria komedia musikala Lizarra Garazi bizirik zegoen aroan idazten hasi nuen. Euskal Herriko kondaira oinarritzat harturik, lehen inbasioetatik, hau da zeltena, barbarioena eta erromanoena, gaurko egunetara doan ixtorioa da, umorea barne, politika abertzalea nagusi.

Testoan irakur daitekeen bezala antzerki hau autodeterminazio bozketa baten egunean bukatzen da, ETAk armak bazterturik eta abertzale guziok bat eginik.
Hamar urteren buruan gure herriak bizi dituen egoera plitikoak erakusten digu komedia honek ikusten zuen irtenbidea okerra zela, armak uzteko xedea aise lehenago agertu baitu ETAk. Halere hor dago, bertsoz, musikaz, antzerkiz eta dantzaz egindago komedia hau.

Neure web orrian daukat ezarria ea norbaitek bere gain hartzeko indarra badaukan. Nahiko luzea den lan honek Euskal herriak iragandako kondairako pasarte gehienak iragaiten ditu,  Nafarroako erreinua eta frantses iraultza barne. Iparraldeak leku berezia badauka hemen, usu nahiko ahantzia baita halako lanetatik, halakorik baldin badago behintzat.

Horra beraz GURE HERRIA Komedia musikala.

 

                                                                                       GURE HERRIA

1 -Bertsoak,beti musika desberdinarekin

2 -18 kantu eta bertsoak,gehienak berriak,bat edo beste euskal betiko doinuarekin,beste batzuk irria agertzeko ingles edo amerikano doinu ezagunak euskarazko hitz berriekin.

3 –10 Dantza (batzuk ez osoak): Space banako (helduak),koregrafia berriarekin

Txontxongillo(haurrak)-

Makeako Soka dantza eta Betteluren fandandoa bukatzeko)

Alsasuko ihauteria,herrikoia

Kortes,

Kuadrillak,koregrafia berriarekin

Space gabota,koregrafia batekin

Dantza asmatutak.

4-Antzerkia,bertsoekin batean.

5 -Umorea eszenifikazioean,aroak nahiez bateratuz (Adibidez telebista edo e.maila erdi aroan ezarri) eta ikonokasta egoerak sortuz.

6 -Atzeko aldean beti egonen den arbelean datak ezarri,pilotako tanto taula bat izan balitz bezala.    

Gaia:Gure herria 

Historiaren zehar ibiltzen den euskal herrixka eta inbasioz inbasio,kultur arrotzez kultur arrotz,gaurko egunetaraino iristen dena nahiz eta oztopo izugarriak jasan han ala hemen,Asterix gisako herri bat hainbeste gauza bizitzen dituena.

Euskal Herria bere ostasunean harturik,denen ixtorioa adierazi.

  1. Prekondairan,jadanik Euskara sortu ondotik nola antolatzen dugun gure gizartea.
  2. Zeltak etortzean asmatu elkarren arteko harremanak eta gizarte berria,influentziak,aintzinamenduak.
  3. Erromanotarrak,haien xedeak,erakarpenak,influentziak.
  4. Barbarioak,Federatu kontratua,Erromaren Xehatzea,mundu berria:Visigodoak,Frankoak,Carlo Magno(Ibañeta)
  5. Moruak.
  6. Nafarroako erreinua,Iñigo Aritza,familiak(Xemen,Eneko,Santxo)
  7. Kastillan sartzea,azken batailak,Amaiur,Alardea,Iparraldea.(1512,1522,1589)
  8. 1789eko iraultza,azken foruak.- Garat Foruen ezapena.
  9. Karlistadak,Karlistak eta Liberalak.
  10. Santa Cruz.
  11. Matalas.
  12. Errepublikak eta Sabino de Arana.
  13. Diktadura eta errepresioa.
  14. Eta-Pnv.
  15. Herriak bat egiten du,Euskara.
  16. ”demokraziak”
  17. Lizarra Garazi.
  18. Lehen bozka.
  19. Autodeterminazioaren erreferenduma.
  20. Geroa eta bururapena

Protagonistak:

  • Ukiz,gizon ona,euskalduna A
  • Emiz,bere emaztea,A,Liz eta Emil A
  • Aritz,gizon indarduna,zaintzalea,A
  • Emar eta Emuk gaistoak B
  • Buka,neska, eta Gizor gaistoak,B
  • Itzar gaistoa B

Ixtorioan zehar agertuko diren onak edo gaistoak beti pertsonai berdinek eginen dute,adibidez Ukiz izan daiteke Euskal lezetiarra,Eneko Aritza,Matalas edo Zumalakarregi,Emar aldiz Cesar,Alfonso 13,Franco edo Aznar         

GURE HERRIA

Lehen dekoroa leze baten sarrera

 

                                                                              GURE HERRIA

Aintzin bertsoak

Bikote bat kantuz
Doinua,9 puntukoa.

Boza.,gitarra,esku soinua eta flauta.
 

Bost mila urte inguru hemen,osatu genuen herria
Lezeak utzi ta gizartea eraikiz bizi berria
Harpe paretak tinduraz bete, bustin ta ikatz berria
Lotatik iratzarria
Finkatuz herri oinarria
Gure mundutik gure mundura argia zaigu etorria
Goiz goizik sortu,ta trabaz traba,irabazi oskorria
Irabazi oskorria.

Herrixka honi ez zaio falta ez surik eta ez garrik
Sortuz geroztik hainbeste eraso,buruan jasan beharrik
Denetatikan bizirik irten gogoa betez indarrik
Zutirikan edo jarrik
Zauritu edo erdi hilik
Iñoiz ez zaigu gure bizian falta altxatzeko surik
Hementxe gaude gaur ere erne munduan bizi bizirik.
Munduan bizi bizirik.

Gu zanpatzeko aspalditikan denek burdin ta katea
Hori gurekin oraindik egun laike alper jokatzea
Une askotan aurkitu dugu, defendatzeko moldea
Betitik gure xedea
Izan baita bizitzea
Jakin dezaten ez daukatela oraino aurki bidea
Nahiz ta komedi hontan bezala erabili umorea.
Erabili umorea.

Emeki,emeki sartu diren musikalariak orain denek batean jotzen dute:Gitarra,txanbela,esku soinua,txirula,flauta,atabala,bonboa,Krexendoan,Herriaren bizia,gero eta zabalagoa erakutsiz.Space oihuak iritsi arte.
Dantzan sartzen dira eta Banakoa txarangaren soinuan,larruz jantziak,oihala buruan,abarkez eta ator xuriz.Space banako bat egin erakusteko tradizioan oinarritutako ohiturek aintzinamendua badutela ere eta herriak aurrera begira egon behar duela ere.
Dantzari on onak izan behar dute.
Atzeko dekoroak leze bat erakutsi behar du

SPACE!!SPACE!!SPACE!!
Tokia!!Tokia!!Tokia!!

(Datzaren ondotik,Banakoaren doinuan denak kantuz,dantzariak eta musikalariak.Besoa gora..)
Larruak kendu eta bota ,dantza neurrian jarraituz.bakarrik oinekin.

Launako doinuan

Bizitokiaren beharra da betidanikan gure oihua
Mende urrunetatikan dugu horixe ohiko amorrua
Nahiz eta alde guzietatik,besteek gurekin barreiua
Herriak behar du tokia,space zabal ta obulaziua.

Berriro dantzan txalapartarekin

Bukatzen denean eta pasaiatzen bezala,arropa luze beltzez jantzia,Emiz,kantuz,bakarrik.Hastapeneko bikoteak leloa errepikatzen.Kitarra,esku soinua,flauta.

Etorkizun ohiari

Maite zaharra zure leihoa ez duzu aspaldi zabaldu
Bildurrez al zaude gaur egun,arima al zaizu galdu
Ate zabala ez zenuen inoiz lehen uzten irekirik
Ohiko zalantzak ezkaratzean utzi betiko zintzilik
zintzilik
zintzilik

Ametsetan hego haizea zure etxean ageri
Nortasun leihoa,engoitik beharko duzu ireki
Alde guztiko haizaldiak zure aurka dira jeiki
Argiz beterik egonen zara maitea hemendik goiti
goiti
goiti

Ai zu izotz,ai ur isuri, ai iduzkiaren izpi
Ortzi han dago gain-gainean begian malko ta irri
Tokiaren bila baigaude,Zu eta ni Euskal Herri
Ekaitzen aurka jeiki beharko eta euskaraz zu bizi.
bizi
bizi

Zeru gainean duzu igerri ,sorgai kazkabar ta harri
Sorgin zaharren aholkua ,beharko duzu gaur segi
Ta haztapar zorrotzen artean, bizinahia ageri
Gauerditako ilargia hartu beharko gidari
ari
ari
Gauerditako ilargia hartu eta tinko eutsi
eutsi
eutsi

Bitartean atzeko dekoroa aldatu da eta mihixi txuri luze bat jetsi da.

 

Azken lerroak denen artean kantuz

 

(Pausurik gabe,musika gogor hasten da,lehen inbasioa erakusten,zaldiaren arrotsaren pean,kakofoni izugarri batera iritsi arte)(Grabaketa)
Taulan,kantariak inguruetara begira harriturik.
Ukiz eta Emiz bertsotan aritzeko,puntuk,mintzatzen ari balira bezal,a,batek besteari erantzuna emanez.(Xalbadorren doinuan)
Besteak taulan daude keinuka.

 

Etorkizun ohiari

Maite zaharra zure leihoa ez duzu aspaldi zabaldu
Bildurrez al zaude gaur egun,arima al zaizu galdu
Ate zabala ez zenuen inoiz lehen uzten irekirik
Ohiko zalantzak ezkaratzean utzi betiko zintzilik
zintzilik
zintzilik

Ametsetan hego haizea zure etxean ageri
Nortasun leihoa,engoitik beharko duzu ireki
Alde guztiko haizaldiak zure aurka dira jeiki
Argiz beterik egonen zara maitea hemendik goiti
goiti
goiti

Ai zu izotz,ai ur isuri, ai iduzkiaren izpi
Ortzi han dago gain-gainean begian malko ta irri
Tokiaren bila baigaude,Zu eta ni Euskal Herri
Ekaitzen aurka jeiki beharko eta euskaraz zu bizi.
bizi
bizi

Zeru gainean duzu igerri ,sorgai kazkabar ta harri
Sorgin zaharren aholkua ,beharko duzu gaur segi
Ta haztapar zorrotzen artean, bizinahia ageri
Gauerditako ilargia hartu beharko gidari
ari
ari
Gauerditako ilargia hartu eta tinko eutsi
eutsi
eutsi

Bitartean atzeko dekoroa aldatu da eta mihixi txuri luze bat jetsi da.

Azken lerroak denen artean kantuz

(Pausurik gabe,musika gogor hasten da,lehen inbasioa erakusten,zaldiaren arrotsaren pean,kakofoni izugarri batera iritsi arte)(Grabaketa)
Taulan,kantariak inguruetara begira harriturik.
Ukiz eta Emiz bertsotan aritzeko,puntuk,mintzatzen ari balira bezal,a,batek besteari erantzuna emanez.(Xalbadorren doinuan)
Besteak taulan daude keinuka.

-Zer ote da laguna horren beste hotsa
-Zerutik heldu zaigu gogor ortotsa
-Zaldiz etorritako hain beste arrotza
-Ile luzea dute,arina kokotsa
-Guretzat mingotsa
-Inbasio zorrotza
-Beharba bildotsa
-Soilik zintzarrotsa
-Agian litaike lagunen ahotsa
-Agian litaike lagunen ahotsa.(biak)

-Taulan direnak alde guzietatik mugitzen,lasterka hasten dira.

-Zeltak omen direla aditu irratian
-Ez direla hain txarrak horiek agian
-Nahi gaituztela ezarri,gu bide berrian
-Minik ez sartu batere gure gizartian
-Honat zergaitikan?
-Heldu zaldirikan
-Zeren beharrikan
-Gauden gure herrian
-Nork daki nahi duten bakea soilikan
-Nork daki nahi duten bakea soilikan.

Berriz ere trumilka mugitzen hasten dira.

-Inbasio gehienak hola baidirade
-Denek ekartzen omen digute bake
-Gaistoak ez direla,bihotza badute
-Bainan gure lurretan sar ezerren truke
-Baimenikan gabe
-Buru makur gaude
-Menpearen haste
-Nork daki noiz arte
-Euskaldunak isilik ,besteek ebaste.
-Euskaldunak isilik,besteek ebaste.

Berriz mugitzen.

-Ixtoriak erakutsi onean zirela
-Ez da agertu hauxe herri ustela
-Ekarri dizkigute urre ta pastela
-Haiei kontuz ere bai jarrai xaramela
-Ortziren nobela
-Zaldien dezibela
-Mariren txartela
-Euskararentzat fuela
-Beden ez digute ekarri kartzela
-Ez eta gure herrian sartu koartela.

Hutsatik datorren abots lainotsu batek oihuka,emeki,emeki.Musika(txarangaren doinu gozoan) berriz ere sartzen da,emeki emeki.
Denak dantzan
Dantzariak oihuka hasten dira.

Zeltak etorri zizkigu eta herria aberastu.Gora sortu diren populu berriak!
Gora Barduloak!!!gora Karistak eta Otrigoiak!!!Gora Nerbioiak,Tarbelak etaSibulatak!!!!
Zatozte gurekin,bat egin dezagun,gu gara zuen aitak,zuen amak eta zuen lagunak,gu gara Baskoiak!
Gu gara Euskal semeak!!!Herri bat egin dezagun!Egin dezagun Euskal Herria!
Dantzariak ateratzen dira ator zahar batzuen janzteko.Berehala atera.

Balsaren(Valse) doinua aditzen da eta populu guzien elkartasuna sinbolizatuz,dantzan hasten dira neska mutilak,Koadrillak arinki dantzatzen,arropa zaharrez jantziak.Erretiratezen dira.Isiltasun une baten ondotik,
irratiaren soinua aditzen da,(De Gaullek Inglaterretik zion bezala):
-Euskaldunek,euskaldunei.Euskaldunek euskaldunei
Erroma eraikitzen ari da.Inperio berri bat sortzen ari da

-Haltzak ez du bihotzik,ez gaztanberak hezurrik
Aztiak ez du buztanik, Izotzak ez izanik.
Euskaldunek euskaldunei
Erroma gainean dugu!!
Hego Iberian sarturik,gureganaturik
Erroma gainean dugu ¡!
Ekialde barnetik,Krasus zikina igorririk!
Egin dezagun oihu!!Egin dezagun kantu!!

Niko Etxarten "Tumatxa" musika,tronpeta eta guzti,neurri ibiltari batean.

Sartu dira.Legionarioak taulara ateratzen dira soinu berdinarekin.
Tumatxa musikarekin,gertatu den desmasia izan erakusteko.
Kondalaria esan ozenetan hasten da:

-Iruña,Urkulu,Hazparneko harria, Dominus Dominiren deklinazioa agertaraziz ere,Hondarribia,Bideak,zubiak,Immus Pireneus,Baiona.....
Erromanotarren aurrean,haurrak xuri eta gorriz,boneta berdez tauan sartzen dira eta txontxongillo dantzan,ikurriña eta guzi,erridikuluak eta buru makurrak.Herriko haundi maundiak haien aurrean irriz eta trufaz.
Emar -Begira ,begira nola buru makurtu ditugun,gure ohorez haien folklorea ari zaiizkigute erakusten
Emuk:-Bai eta luzarako,ikusiko duzu nola beti hala izanen diren
Emar:-Bai bai,batez ere hemen,Lapurdi honetan.Gure jendea oporretara ekarri beharko dugu eta Italiatik turista ugari ekarriko dugu.
Emuk:-Eremu hau Modan ezarriko dugu eta gure lagun aberatsak honera etorriko dira
Emar:Bai,bai,Casinoak,Putetxeak,etxe joriak,golfak eta jatetxe miresgarriak muntatuko ditugu!
Emuk:Hori,hori,hemengo jendea Kantuz eta dantzan ezarriko ditugu,haien mintzaira galduaraziko diegu eta denak latinez arituko.Hori bai xedea!
Emar:Iberian jadanik egina daukagu eta jendea arras gutarras bihurtu.Euskaraz mntzo dire eremuan berdintsu eta denak gure menpe ditugu.
Emuk-Bai lagun,bai.Orain gure Erroman ditugun zalapartak konpondu behar ditugu eta Ponpeio,Sartorius,Romulus,Remus,Julius eta besteen gudukak bukatu,etsenplua eman behar baitugu.
Emuk:Hor ,hori Populu berriak inperioan sartu ditugu eta erromanotarrak bilakatu dira,erakuts diezagun gure indarra,eriki ditzagun hiri berriak,harresitu ditzagun gure herri berriak!

"lili bat"doinua entzuten da eta erromanotarrak euskaldunak langile harturik,harriz harri harresiak eraikitzen hasten dira.Azkenean eta atzeko maindire txurian iruñako harresiak eta Baionakoa agertzen dira diapositiban.Denak erretira eta pausa txiki bat musika bukatu arte.

Musika berria
Buka
-Lehen lehenik agurtu eta eskertu behar ditut Pompeio,zenturioi guztiak eta gure herriko agintari ospetsuak.Haiei esker Inperioko lehen bertsolari txapelketa ospatzen da,gaur eta hemen.
Erromaren diruari esker,Erromako Kutxa Aurrezkiari esker eta gure herri haundi honen esker,txapelketa hau antolatu iza ahal dugu,milesker laguntzaileei.Gaur finalera pasatu diren 5 bertsolariak hemen ditugu eta agurra emateko eta gure ohiturak dion bezala elkarrekin kantu bat botako dute
Ateratzen dira Emuk,Gizor eta ,Luk eta Emar gaistoak

Emiz gai emailea, Ukiz eta Liz epaileak

Emizek aurkezten ditu:

Lehena Emuk(Tunikaz),Pompaelo hiri berrikoa.(publikoaren erreakzioaren zai gaude.)
Gizor(Bi emazte ongi loturik),Emar(Bertako jauntxoa,ttettarra eta maletina),Luk(erromanoz jantzia) eta Buka,neska bakarra.

Emuk,Gizor,Emar,Buk eta Luk

Gaia Kantua:latina edo euskara hor dut nik zalantza

 

{mp3}poesia/latina eta euskara,hor dut zalantza{/mp3}


1 Jantzi berria daukat janzten maxigona
Orain bihurtu naiz betiko ni gizona
Eta jartzeko beharko dut nik poltrona
Ahantziko ditut nik aitona ta amona
Basati mundua utz ta izan pertsona.
2
-Gure ohiko bizian,zahar edo gazte
Denek genuen egiten batean gizarte
-Orain bakarrikan gizonak hartzen parte-
Eta baztertzen dituk neska ta emazte.
Matxismoaren sortzea,matxismoaren haste
1
Gizarte berria dute atzotik eskaini
Eta horrengatikan ez naiz ni gaur pleini
Lege aintzinakoiak ditugu ipini
Ukatuko zaituztet,erromanoa ni
Ni oraintxe nauzue dominus domini.

 

2 Zer bihurtuko zaigu Euskara maitea
Zer bilakatuko da gure hizkuntza garbia
Latina agian bai,bainan ez gal guria
Bat bestearen aurka,oi zure nahia.
Itsasoaren ondoan egon leike ibaia

1-Ez uste ni naizenik egun zuen trufari
Ddasta kultur onaren janari ta edari
-Beti agertuko naiz ni zuen zerbitzari¡
Makur zazu burua ,lortuko duzu sari
Modernoa izan eta utzi euskarari

2 Izan nahi dut ibaia baita itsasoa
Ez nuke nahi galtzea hizkuntza osoa
Latina zergaitik ez,hortara bai noa
Bainan ez ito gure mintzaira gozoa
Euskara gure baita,ez izan gaistoa

1-Lehen aldikotz hemen,baliatuko plaza
-Ukatu behar al dut ,daukadan arraza-
Modernitatea al da gaur gure baratza
-Latina edo Euskara,hor dut nik zalantza
Haundia izatea al da gaurko dantza?.

Emiz

Ikusten duzuen bezala,bertsolaritza aintzinakoia bilakatu zaigula iduri luke.Herriko gizon ospetsuak agurra bota ondotik,lehen gaiarekin hasiko gara.

Bertsolariak kantuz kitarra eta guzti

(Musika hasten da)

Batek

Ez dut euskaran aurka ezer ,ez dut nik ezer esateko
Bainan konstituzioa ez da egin inorrek orain ukatzeko
Erroman epaileak dirade aske eta libro inoiz inorren meneko
Hizkuntza haundiak mintza behar gure ofizialak egun dira hemen diren latin eta greko

Denak

Zer litzateke Euskal Herria
Euskararik gabe gure herria
Hilko litzake geure aberria
Hutsik eta bilusik hotzez

Batek

Mendi magaletan begira ibar aldera so ardi eta ahuntza
Bizi berriaz ametsetan begiak borobildurik haruntza
Populu basak bizitzeko behar baitute segitzeko egun Erromaren laguntza
Erahil dezagun beraz denek oraino mintzatzen duzuen pobrea den basizkuntza

Denak

Zer litzateke Euskal Herria
Euskararik gabe gure herria
Hilko litzake geure aberria
Hutsik eta bilusik hotzez

Batek

Debekuan aurkitu dut orain zuen irtenbidea
Euskara nola izaten ahal den,gaur latinaren kidea
Debekatzea zinez ez da ez inolaz zuentzako kaltea
Eta egia aitor izan banu lehenago merexi zenuten hiltzea

Denak

Zer litzateke Euskal Herria
Euskararik gabe gure herria
Hilko litzake geure aberria
Hutsik eta bilusik hotzez

Hizkuntz haundiak dira latin eta greko la la la la denak
Tokia!!Tokia!!Space!!Space!! oihuka sartzen dira
Aretoan manifestariak pankartak erakutsiz eta oihuka.

Euskal Herrian Euskaraz!!Euskaraz eta kitto!!
Traidore!!Saltzaile!Doilorkume!!
Eszenatokian etorri diren bi emazteak mikroa hartu ,batek pintadak egiten ditu oihal txurian,bestea oihuka hasi:Ean noiz egonen den bertsolaritza herriaren eskutan,Euskara maite duten eskutan,herrizaleen eskutan!!!

Bat batean legioa sartu eta atxilotutak eramaten ditu
Publikoak gauzak botatzen dizkie.Txapelketa anulatzen dela diote mikrofonotik.
Bertsolariak eszenatokitik lekutu eta legio gehiago sartu.Eskutan kartoinezko telebista bat eskutan dauelarik eta aurpegia pantailan agerturik, kazetalaria taulan sartzen eta ozenki hasten da:

-Ezker herritarren munduko jendeak bertso txapelketa nagusia zapuztu egin du .Legioak bere eginbidea beterik eta konstituzioaren aginduak segituz.denak atxilotu ditu.Laster epaiketa izanen dute eta publikoa!
Legioaren aupa oihuek jarraitzen dute.
.Erromar musikak,tronpeta eta guzi,norbaiten sartzea aukezten du
Emar agertzen da mintzatzeko,legioarekin bat eginez.

-Iruña zen Pompaelo hiri berri honen auzapez jauna nauzue,Erromatar lagunek ekarritako aberastasuna izigarria da eta erakargarria gure herriarentzat.Hemendik aurrera erromanoak izango gara,vasco imperiales, eta gure hizkuntza modernoa latina izango da ,utz dezagun euskara artzain eta baserritarentzat ,geroa,latinera doa!!!!

Emar beste zerbait esaten entsaiatzen da bainan bat batean,musika ozen baten neurrian ,Barbarioak, egurrak eskutan,Altsasuko ihauteriaren jantzi eta doinuan ,beste ihauterietako pertsonaiez jantziak ere.Aretoko atzeko ateetatik dantzan,jauziz eta oihuz sartzen dira:

.Taulan dauden erromanotar guziak suntsitzen dituzte eta azkenean,dantzak geldaraziz, etzanik edo belaunikaturik dauden erromanotarrak federatu kontratu bat eskaintzea bortxatutak daude.
Haien arteko bat altxaturik.

-Gu barbarioak gara,iparrekitik etorriak eta Inperioa suntsitzera heldu gara!Milaka eta trumilka bagatoz.Zuen indarra desegitera heldu gara.Gora Barbarioak,gora godoak,gora Visigodoak,gora Franfuak.Alde hemendik erromanoak,gu gara nagusiak!Gora gu eta gutarrak,gora barbarioak!

Lurretik eta maltzurki erromanotarren buruzagiak zerbait proposatzen die

-Geldi!!Geldi!!
Erroma ez daiteke hola errenditu eta zerbait proposatzen dizuegu
-Zer ba,entzun dezagun esaten duena
-Zuentzat irtenbidea,federazio legea.Begira guk inperioan sartzen uzten zaituztegu eta kontratu berezi bat egiten dizuegu,federatu kontratu bat.Guk inperioan onartzen zaituztegu gure barneko herrialde bat muntatuz,gureak zarete bainan libro.
Ikusiko nola onartzen duten zozo horiek,beste erromanotar bati xuxurlatuz
-Ea ,ea zer den?
-Zuentzat irtenbidea,federazio legea.Begira guk inperioan sartzen uzten zaituztegu eta kontratu berezi bat egiten dizuegu,federatu kontratu bat.Guk inperioan onartzen zaituztegu gure barneko herrialde bat muntatuz,gureak zarete bainan libro
besteari begira
-Ez zait batere gaizki iruditzen,inperioan sartzen gera,haien abantail eta aintzinamendu uztiak baliatu eta bertan bizi,z zait gaizki iruditzen

Erromanotarrak besteari

Ikusten zer zozoak diren,barbarioak,barbarioak
Kantuz erantzun:"Agur agur ene maite Maria"doinuan.(Maltzurkeriakeria erakusteko)

-Hago hago!!!
Erromarekin ados,zaigulako gaurregun balios
Zozo batzuk garela uste dute
Ados,ados,adio inperioa
Adio adio adio Erroma

-Hago,hago!!!
Gu Aritz eta pago,barbarioak gu girade sendo
Hago,hago hago inperioa
Hago hago Erroma handia
Adio adio adio Erroma

.
-Hago hago!!!
Iruzurra,iruzur,laster denak nagusiak bihur.
Egur gezur egur inperioari
Hago hago erroma handia
Adio adio adio Erroma Erroma handia

-Hago hago!!!!
Gaur bakea ta isil,Bihar,bihar,zaitugu erahil.
Isil isil isil inperioa
Hago hago Erroma handia
Adio adio adio Erroma

-Hago,hago!!!!
Beste milaka helduko Eta zuek denak suntsituko
Horrengatik onartzen kontratua
Hago Hago Erroma handia
Adio adio adio Erroma

Manifetan erabiltzen den oihuetan oihua bakoitxa bi aldiz errepikatuz.

-Erroma,Erroma ¡!!
Adio zure fama,
Toma ta toma
Egur eta labana!!
Barbario ez gara arerio!!!
Jende euskaldun dugu gure lagun!!!!

Barbario guztiak kantuz hasten dira,doinu berri batekin,egurrak eta ezpatak gora,

Kantua: Eskerrak (inperioa gatzera)

 

{mp3}poesia/imperioa galtzera{/mp3}

 

Iparrrekia dugu iturria gaituzte tropa bortitza
Erroma dago iziturik,laster galduko hitza
Ezin atxikiz,ezin edukiz tinko inperioaren giltza
Agudo buruz behera ta galtzera agintza
Gure besoak azkarrak dira,gure gorputza aritza
Gure asmoak sendoak dira,munduan bila gabiltza
Guri mila ta mila esker
Inperioa hiltzera laster
La,la,la

Hastaspenean garaitu nahiez,azkenean behar hetsi
Hainbeste gogor bultzaka,hainbeste sartzen hasi
Tokitik kanpo botatzea lortu,bilakatu gu nagusi
Gure makilen indarrez,latinak kolpez josi
Azken unean derrigorretan behar gaituzte onetsi
Haien herria salbatu nahiez,erroma ere nahi bizi
Guri mila ta mila esker
Inperioa galtzera laister
La,la,la......

Euskal herri zaude orain lasai,guri esker libertate
Bizi berria hasten zaizue Erromatik aparte
Zalu erroma suntsituta,desegin haien gizarte
Inperioak du ezagutuko merexi duen idorte
Bi populuok eginen dugu izigarrizko bikote
Zuen hizkuntza izan litzateke zuek emandako dote
Guri mila ta mila esker
Inperioa galtzera laster
La,la,la,.......

Dena isildu eta argiak itzali
Dekoroa aldatu eta ikastola bat muntatu,mahaiak ,aulkiak ,arbela
Emiz andereñoak bakarrik liburu bat irakurtzen eta ikasleak itxoiten.Tirrintak jotzen du eta ikasleak sartzen dira
Eletan hasten zaie:

Hitz faltsuak!!Hitz eroak!!Oroituko duzue nola Erromatarrek barbarioei kontratu bat egin zien,bainan haien xedea zen populu berri hura desegitea.Denak berdin,erromatarrak hemen gutaz nagusitzeko eta barbarioak latinak urratzeko.Eta gu zer?Euskaldunak horretan zer?
Haur batek eskua altxaturik:
-Zer egin bestela??
Hil?Isil?
Erroman hil?
-Arrazoin duzu Mattin: Begira 410ean ,orain 5 urte beraz Erroma hiria barbarioak erre eta suntsitu zuten ,inperioari kolpe handi bat emanez.Nik galdera bat nere buruari egiten diot ean ez al gintuzten erromanizazio orokor batetik nolabait salbatu?Pentsa erromatar zibilizazioa osoki egoitzat Euskal herria hartzen duela,ez ote litzateke izan gure betiko galtzea?Gure betiko desagertzea?
Gaur egun,frankuak iparraldean,visigodoak hegoaldean ditugu eta gu bien artean,batzuen aurka eta besteen kontra,bainan bizirik!

Haur batek:

-Eta zer egin beharko dugu euskaldun betiko izateko?

Beste batek:
-Eta zer euskal arima eta Euskara betiko bizitzeko?

Biak:.errezitatuz
Nolabait herria behar salbatu !
Nolabait euskara behar salbatu.!
Andereñoak:bai arrazoin duzue ,bainan uzten bagaituzte horien ondotik beste batzuk etorriko dira,eta beste batzuk geroago ,eta gehio,entzun ongi:

Moru musika bat entzuten da moruak agertzen dira eta hiru atzeko zokoan ezarri bainan agerian,Haien artean neska bat sabeleko datza egiten.
Haurren oihuak:Moruak!!!!Moruak!!!!Moruak!!!!

Telebistako aurkezlea sartzeb da telebista eskutan, berriak ematen ditu ,CNNren aurkez-soinuaz.Arbelean 711 ezartzen da.
-Aqui les habla Rocio Landaluze del canal autónomo andaluz.Estamos en 711 y los moros han entrado en Andaluzia.
-Eh??Haurrak bazterrera begira,harriturik eta publikotik
-Euskaraz!!!Berriak euskaraz!!!!
Kazetariak aurpegi bitxia ezarriz euskaraz hasten da
-Españan moruak sartu dira,hiriak haienganatu eta gora aldera badatoz.Zibil populazioari minik egin gabe,trumilka badatoz.Beste iturrien arabera,jende ugari hil egin da eta moruen sartzea bortitza eta ezin gelditzekoa omen da.Biztanleak errenditzen ari dira eta guardia nazionaleko kideek ihes egin dute hitz bat emanez :
-Egun batez errebantxa izango dugu eta Aznarrek tropak arabiar herrietara bidaliko ditu
La revancha está en la mente.
Kabul,Bagdad,Guadalete.

Moruak Nafarrora iristen dira,bertan sartzen dira eta Korteseko eta Murchanteko space-dantzak agertzen dira bizitzeko lekua eskatzeko gaur ere.

Tokia!!!Tokia!!!Tokia!!!Space!!!Space!!!Space!!!
Makilekin moruak matxatzen dituzte .
Gibelean dagoen oihal xurian,irudietan mendiak agertzen dira (Benitoren Altabizkarreko lehen noten gainean)
Harrien harrabots haundia,oihuak,sarraskiak,odol xurrutak, musikarekin batean.,txalaparta sartzen da.
778ko agorrilaren 15ean,Etxeko gizonek munduko armada haundienaren gibeleko guardia sarraskitu dute.Errolan,Eggirard eta carolingiar agintari haundiak erahil dituzte.Abd el Ramannek hitza ez betetzeagatik eta Zaldubako giltzak emateagatik,Iruina dute suntsitu bainan ez zekiten euskaldunak,nafartarrak ez direla erres hetsitzen eta Orreagan mendi gainetatik Karlomagnoren armada erasotu eta osoki gainditu.
Atean filminak,guduka erakusten.

Kantua,3 puntukoa:binaka:Emiz eta Liz,neskak
Izar eta Ukiz,mutilak

 

 

{mp3}poesia/Orreaga bertsoak{/mp3}

 

-Apustu bat egiten guk orain bi lagunei
Ez direla gelditzen etsaietatik sei
Zorionak gizon zangar,zorionak zuei

-Mendietan gorde ginen arkaitzen atzean
Etsaia agertu zen lerroz ta linean
Harriturik zeunden zinez harrik amiltzean

-Indar ainitz behar ukan hala garaitzeko
Armada haundi batez hala bukatzeko
Ohore ta arrazoina burua altxatzeko

-Iñork ez dezala Iruña hiria ikutu
Are gutxiagoko,osoki suntsitu
Ez dadila debaldetan iñor gaur aritu

Biak izan zinetela atzo agintariak
Mereximendu haundiz,jaso ere sariak
Hemen prest ditugu orain zuentzat opariak

-Oparitzat nahi genuke gure Nafarroa
Bihurtzea betiko euskaldun harroa
Ez dugu besterik eskatzen xedea hor doa

-Harrotasuna daukazu bihotzan sartua
Carlomagno hor dago aski izorratua
Eta bere gudariak moztuta burua

-Nahiko zoriontsu gara ,nahiko pozik eta
Etsaia suntsituta baita hilarazita,
Eta zuen bihotza orain guk irabazita

Juglareak txanbelaren soinuan,erdi aroko merkatu bat izan balitz bezala,poza erakusten,denak irriz,mintzo,jende pilla bat taula gainean.
Carmen operaren idurizko zerbait adierazirik,denak kantuz,denak oihuz.

Bat batean,txistu soinua merkatuan:

Ukiz kantuz hasten da .bakarrik ,txistuaren soinuan.

 

 

{mp3}poesia/eneko aritza{/mp3}

 

Eneko altxatu eta goraipatu,San miguel de Arritxinaga bezala.

Euskaldunak gara eta maite dugu Euskal Herria
Nafartarrak gara eta maite dugu Nafarroa.
(Denak errepika.)

(Ukiz bakarrik,berriz ere)
Moruenganik defendi gaitezen eta aho batez, Nafarroa!!
Sor dezagun,eta bizi dadin betiko erreinu harroa.
(Errepika denak)

Denak:
Eneko zato zu hona
Zu izanen zara gure erregea on ona
Zure izena,denek hautatua
Eneko Aritza,gaurtik laudatua.
(Errepika)

Txaranga jotzen hasten da :Makeako soka dantza.Borobila egiten denean,denen artean Eneko altxatu eta goraipatu.
(Nahiz eta aroak desberdinak izan,lurraldeak eta iturriak ere bai,Soka dantzaren koreografia biziki ongi doakio eta Euskal Herriak bat egiten duela ere erakuts nahi dugu.Umore punta horrekin jarraitu nahi baita ere.)

Emiz eta Ukiz elkar hizketan

Emiz:-Ukiz ikusi al duzu zer gertatu den,Moruak moruak nahi gaituzte mapatik ezabatu eta haien aurkako erresistentzia motatzen hasi omen da.
Ukiz:-Bai Nafartarrak denak bat egin dugu eta gure lurraldea defenditu
Emiz:-Hemen Xemendarrak ,hor Enekotarrak,han sirtantiguntarrak ,Nafarroako eremu desberdinak defenditzen eta denak bat eginez Baskoi mundua salbatuko dugu.
Ukiz:-Nafarroako erreinua sortu eta Eneko Aritza erregetzat hartu dute
Denak -Gora Nafarroa!Gora baskoiak.Gora Euskal Herria!Gora Eneko Aritza!
Luzarako iraun dezala gure erreinua!Gora Nafarroa!
Emiz:bai bainan kasu eman beharko dugu eta besteen eskutan gure erreinua ez utzi
Ukiz-Bai,gur artean egon beharko dugu eta ez kanpotarrekin ezkondu,ez daitezela gure Nafarroan sartu.
Emiz:-Bai bainan badakizu ez dela hala izango,begira dezagun:

Arbelan datak ezarri

Taulatik atera gabe,bat bateko etenaldi baten ondotik,musika aldatzen da eta bikoteak dantzan hasten,berriz balsa (Valse)n airean jira ta biraka.Bira batean haur bat,mutiko bat(panpina?t laxatzen dute bien artetik eta taularen beste aldetik agertzen den beste bikoteak,airean hartu eta dantzan hasi lehenbiziko bikotea bezala,haurra,berriz bira batean laxatu eta besta bikote bati pasatu eta hala 6 edo 7 aldiz neska ile argi bat agertu arte.Ez da bikoterik hartzen duenik eta galduta dabil taula gainean..Bat-batean bikote frantses batek,Philippe d'Evreux, hartzen eta taularatzen den berdin jantzirik dagoen neska heldu batekin dantzan hasi , bira berberak egiten ,beste bikote frantsesak agertzen dira dantzara,, 6 edo7 bikote pasatu arte.
Euskal erregeak eta frantses dinastiak erakusten ditugu.Mutiko baten eskasean,nafarroako erregina Frantses dinastiko jaun batekin ezkondu zela ere bai.
Frantses dinastiak sartzen direnean,Valsa ixotu eta "Maman les petits bateaux"kantuz eta dantzan segi.

Soinu handi bat entzuten da(Grabaketa),lehengo soinu bera, zeltak etorri zirenean aditu zena.

Telebista agertu eta

-1512ean gaude Konplota azaltzen da eta Aragoi eta Kastillako erregeak Nafarroa bereganatzen du.
Diotenez hau izango da bizi izango dugun gauza larriena,bainan publizitateari saio bat utz diezaiogun,gero arte..
Guduka bat antzeztu behar da.Kateak galdu eta Espainiari lepotik emate dizkio.(Espainiko selekzio kolorez jantzita??)

10 minutako Pausa

Bulego moderno batean,ordenadore eta guzi, Nafarroa bereganatzeko ,kalkuloak egiten dituzte,eta haien hitzetan nahiko argi ageri da Baxe Nafarroa ezin dutela hartu Auñamendietatik harat dagoelako.
Nafarroa Frantsesen eskuetan ezin dutela utzi ere,nahiz eta errege legalak izan,geroari buruz mintzo dira esanez haien ekintzarekin Nafarroa española egingo dutela eta egun batez sortuko direla espainiaren aldeko erregionalistak,haien ama ukatzen eta euskara ukatzen ere.Segur egun batez ere ,Euskal abertzatetasuna ,gaurko sendimendu sakona indartzera etorriko dela eta hor izanen direla ere inbasio honekin jaioko diren izpiritu nafar-espainolak,una grande libre defenditzeko.:

-Orain iritsi da ordua.Nafarroa gurea!!!
-Ordenadoretik e.mail bat igorriko diogu Alfonso XIII ri aholku txiki batzuk eman diezazkigun.(edo bere irudi bati,mintzatzen den irudi bati)
-Ez dugu onartzen ahal Frantsesak Nafarroan egotea,Gu espainolak gara!!
-Sar gaitezen bortxaz Iruinean eta okupa dezagun Nafarroa.
-Makiabel ez da oraindik sortu bainan bere irakaspenak hartuko ditugu.
-Ikusiko nola egun batez ixtorioa gaurko egunean hartuko duten eta lehengo Euskal bizia ukatu,hori da gure xedea,egun batez erregionalista nafar españolak sortzea eta euskaltasun osoa ukatzea.
-Bai,bai,hori da gure xedea!!
Gora Sanz,del Burgo ta Aizpun!!

Publikotik:
-Gora Euskal Herria!!

Telefono mugikorra harturik, e.mailiera erantzuten ez duen Alfonso XIIIrekin hitz egiten ari zaio kastillako erregea.
-Allo!Allo!
-Bueno!Diga?Nor da?
-Hemen Kastillako erregea,nahiko nuke zurekin mintzatu,hitzordu bat har nezake?
-Bai,bai,dudarik gabe.
-Noizko beraz?
-Gauza nahiko garrantzitsua dela ikusten dut,heldu natzaizue berréala nahi baduzu.
_Ados,zure zai gaude.

Alfonso XIII erregez jantzia agertzen da.Margoa utzirik??

-Egunon, Alfonso XIII naiz,1199ean ,zuek baino aise lehenago Araba Kastillan sartu zuena eta 1200ean gipuzkoarrek errege egin nindutena ere.Aholku batzuk beharko zenuketela ulertu dut, azkenean, Euskal lurralde guziak Espainian sartu beharko dituzulako. Badakit egoera arras desberdina dela bainan zuen xedea legezkoa da:España,una,grande,libre!Euskaldunak izorra daitezela!Egun batez,ikusiko duzue nola esango duten euskaldunak betitik kastellanoak izan direla, lehenago denborak ahantziz eta ixtorioa guk egin dugun ekintzetan harturik
-Hori bera ari ginen esaten,ikusiko,ikusiko..
-Nik gainera izango ditut segitzaile fidelak,ezin fidelagoak.
Alfonso Alonsoren maska batekin agertzen da.

-Milesker kontseiluak emategatik bainan barkatu,orain gerla hasi behar dut.
-Nafarroa nerea,Nafarroa kastillekoa.Oihuka
Leherketa!!!Batailak gudukak,gerla inposizioa,kantu espainolak,oleak,andaluz dantzak,erdera kalean.Kantu español erridikulizadore bat asmatu behar.

Hau guztia Pastoralaren gisara agertu.

Publikotik,han bertan jarririk,Ukiz eta Emiz solasean daude,Erresistentzia montatzen hasten dira eta azken batailak antolatzen dituzte:Amaiur1522
,Nafarroako erregari fidelak
Sirena baten soinua entzuten da.
-(Ukiz) Nola utzi behar diegu gure Nafarroa inbadore horiei
-(Emiz)Zer falta dugu gure erregeek ez badute gizonik egin
-(Ukiz)Borrokan hasi behar dugu,Goazen Amaiurrera!
-(Emiz)Bai defendi dezagun gure herria!
Biak::Herria!!Herria!!Gora Nafarroa!!
Gora Euskal Herria!!
-Gainera, aurten ere,Baxe Nafartarrak erregearen tropekin etorriko dira gu salbatzera,Irungo San Marcialetik pasa eta Kastillako Herri foru miliziak suntsituko dituzte!!,
Ez dadila iñor joan San Marzialera euskaldunen kontra borroka egitera!!

Kartel batzuk eranstera agertzen dira erakutsiz,oihuka::
Insumisioa!!Insumisioa!!

Emiz eta Liz hizketan.:Ikusiko duzu nola egun batez gure zanpatzaileek ixtorioa okertuko duten esateko herritarrak altxatu zirela frantsesen kontra gudukan aritzeko eta nola jendeek sinistuko eta ospatuko duten.
San Marzialeko musika alarde batean.,gibeleko filminan.

Bat batean,sukaldari batzuk azaltzen dira eta eltze batean:La poule au pot egiten hasten dira--Henri IV ari da oiloa xuritzen ,gorteko jaun eta andereekin,sukaldariak barazkiak sartzen.
-Barazkiak sartu behar oilo honekin?
-Bai eta eltze oiloa deituko diogu,la poule au pot ,gure erresuma haundiaren plater nazionala bilakatuko da eta Nafarroak Frantzira ekarritako dotea izanen da.
.Haien lumak galdurik,haien lurrak eta nortasuna galdurik,Frantzian sartzen dira.Adio Nafarrako erreinua!Adio Nafarroa!Biba Paubeko oiloa!!
Biba oilo gabatxoa!
Biba Endika laugarrena!(Coluchek hauteskundeetan agertu zuen itxurako oiloa agertu)

Emiz eta Ukiz sartzen dira kantuz,oiloak eta frantses koloreetako oilar bat xuritzen.

Kantua:,eta lalalala Akapela Iñaki beronika eta Xabier
Dantza berezi bat asmatu behar la,la,la,la rekin

Emiz

Kastillak,Frantziak eramanik.Nafarroa bitan Zatiturik
Betiko Burujabetza orain Galdurik bi aldetatik
Bihotz arima ez diet inoiz emanen sekulan gogotik
Nortasuna ez dut nik galduko bi lapur horiengatik. Lalalaala eta dantza modernoan

Ukiz
Gerla batek gaitu erdaldundu,ezkontza batek gu frantsestu
Nafarroa bereganatu Noiz berriz gureganatu
Ez gaituztelako ezabatu Ez dugu galdu,galdu ez dugu
bihar edo etzi behar dugu amalur berreskuratu. Lalalalalala eta dantzan

Enborrak adarrek hostoekin egiten dute arbola
Nafarroak lorez lore ta liliz,liliz bere erredola
Arranoa salbatzea dugu euskaldunek gure axola
Kolpez ez digute kenduko hola,herri zaharrak daukan odola.lalala eta dantzan

Zer liteke Nafarrorik gabe Zer iparraldez aparte
Euskal Herriak sei herrialde Ez hetsi hori lortu arte.
Euskadi polita izan daiteke Zati bat baizik ez al ote?
Ez dezagun inoiz ahantz gainera Euskara dugula jabe. Lalalala eta dantzan

Kantua berehala gelditu gabe

Arrotz bat,arrotz bi,arrotz mil
Etsai bat,etsai bi,etsai mil
Herri bat,herri bi,herri mil
Nafarroa gaur dago erdi hil.

Arrotz bat arrotz bi arrotz mil
Etsai bat etsai bi etsai mil
Herri bat herri bi herri mil
Nafarroa ez dago inoiz isil

Etorkizuna argia
Ireki zazu begia
Nahiz eta egun gauzak halaxe izan
irekiko zaigu bidia
Herri bat gara benetan
Ez gara hilko betbetan
Ez baldin bada seiak batean
Zertarako libertatean.

Arrotz bat arrotz bi arrotz mil
Etsai bat etsai bi etsai mil
Herri bat herri bi herri mil
Nafarroa Euskal Herrira bil

Zer liteke herri bat herrena
Zer semea ama ez duena
Umezurtz bizitzea liteke azkena
Nigarrera galduta kemena

Herria bizi behar osorik
Euskara inoiz ez galdurik
Ama ta izebarik gabeko bizirik
Ez dut nahi inoiz holakorik

Arrotz bat arrotz bi arrotz mil
Etsai bat etsai bi etsai mil
Herri bat herri bi herri mil
Euskal Herria ez da hil

Kantua txarangarekin eta dantzan bainan dantza aldrebesa,keinu eta jestu bitxiez egina

-Lingua Vasconum,lingua Navarrorum
Euskararik gabe nola Nafarroa

(Ez naiz hitzez orain oroitzen bainan kantu hori mimoz beterik bota)

Ezer egin gabe Nafarroa arragoa kantatu emeki emeki taulan sartzen diren beste lagun guziekin eta publikoarekin batean.(paperak aurretikhitzekin banatu dira)

Nafarroa arragoa

Nafarroa arragoa .....

Pausa tixiki bat

Gibeleko atetik sartzen,Xiberoko gabotaren soinuan,dantzariak agertzen dira apez baten atzetik.Matalasen aldekoak,armatuak daude.
-Herria!Herria!
-Biba Matalas gure gidaria!
Xiberua xiberutarrentzat!!Herria!!Herria!!
Taula gainera igo dantza bukatzeko eta Matalas kantuz publikoarekin egiteko(Hitzak banatu)
Errege ofizialen jantzietan,ofizialak satu eta Matalas preso ereman.

Haien parean 17.mendeko zanpatzaileak irriz agertzen dira:Frantziako erregea eta De Lancre...
Bien arteko elkar hizketa hasten da:
-Begira De Lancre,horra zer egin dugun Matalas iraultzaile horrekin(Burua odoletan erakusten da).Zer uste zuten xiberutar gaizo horiek,erregearen kontra altxa zitezkeela,nik ezarritako zerga ta inpostuen aurka oldar zitezkeela?Ez!!Xiberoa Frantzian da eta erregeak egiten ditu legeak!!
Orain lapurtarrek ikasiko dute zer den ona.Zu ,de Lancre sorginkeriaren kontrako kanpaina bat hasiko duzu eta denak suntsituko dituzu,Emaztea zauritzean,gizarte osoa zauritzen baita.
Sua,sua,hori izanen duzu zure tema.Denak sorginak,denak erreak.Denen artean,Euskal populua beharko dugu desegin

. Pitxu oihuka,publikotik,ilun ilunetik,argi bat bere gainera etorriz
-Oh pitxu oh
-Oh Pitxu oh
Zer uste duzue zuek,edozoin gauza egin diezakeiozuela Euskal Herriari??
Inbasioneen ondotik,Nafarroa suntsitu,gero Matalas erahil,orain andre lapurtarrak.
Zer gehio!!
Zer gehio??
Noiz arte?
Egun batez oldartuko gara,denak batean eta Euskal herria gurea eginen!
Alde batetik Matalas,bestetik Xurio,Lapurdik eta xiberoak menpeari adio!
Zer bidea hartu?Sumisioa ala insumisioa?Batzuk diote burua makurtzea hobe dela ,besteak aldiz hobe oldartzea

Marianne bat,bularrak airean agertzen da,bonnet frigien eta guzi,dantzan Carmen operan bezala.Denak bere inguruan dantzan,liberté,egalité,fraternitéren oihuen artean.Mariannek titia emateko keinua egiten (luze xamarra izan behar du).Gehienek onartzen dute eta zurkatzen.
Garat anaiak hastapenean onartzen dute gero,keinuka haien errua aitortzen dute.
barkamen gisa titirik ez dute nahi.
Marianne eta Garat hizketan:
-Pribilegio guztiak kanpora!Aristokrazia barrura!Herria kalera!!!
(Garat)-Ados gaude horrekin bainan euskal legeak ez dira pribilegio berdinak.
Salba ditzagun gure ohitura zaharra!Egin dezagun Euskal Herri berri bat!
Garat anaien hitza!!:
Zazpiak bat!Zazpiak bat!!
-(Marianne)Ez duzu titirik nahi??
-Ez duzu Frantzirik nahi??
Ez duzu kultur haundirik nahi??
Garat kantuz
Ez ez dut nahi,ez ez ez
Ez ez dut nahi halako zibilizaziorik.

Emuk sartzen da 64 zenbakia haundia eskutan agertuz,bere inguruan iraultzaileak,echarpe trikolorea jantzita:
-Gu iraultzaileak gara,biharko errepublikarrak,biharko sozialistak,gizarte laikoa nahi dugu,elizatik kanpoko gizartea.
Apezak,nobleak eta aristokrazia kanpora! Egin dezagun Frantzia librea eta denen foruak desegin ditzagun.
Fini Ustaritzeko iltzarra
Fini Xiberuko Silvieta
Fini Pribilegio zikinak!

Emiz eta Garat

-Kasu jaunak guk euskaldunak betiko ohitura zaharrak baditugu,deus ikusekrik ez dutela zuek esandako pribilegioekin
-Kasu jaunak halako lege berriak eginez euskaltasuna desginen duzue,euskara baztertu eta suntsituko
-Hobe,Frantsesa baita errepublikako hizkuntza bakarra,handia,latin eta grekoaren parekoa.
-Utz gaituzue bizitzen eta gure euskal bizitzeko moduak ez hautsi
-Hemen bertzerik ez da eta ikusiko duzue nola geroak arrazoina emanen digun,Euskara desagertuko da,Euskaldunak kaskoinak bilakatuko eta haien herriari eginen uko!Hegoaldean gauza bera gertatuko da eta gerlak biziko dituzue,bainan guk irabaziko eta euskaldunak suntsituko.
Emiz eta Garat elkar begira isil-isilik
Bat batean isiltasun handia hautsirik telebista agertzen da(Eskutan duen Leiho batean bezala kazetariaren aurpegia agertzen da)

Goenkaleren soinuan::Bitartean hegoaldean.
Gauon jaun andreak,gaurregun honetara.
-Alfonso Erregea arras eri dago eta bere hilzorian lege guztiak hautsirik poderea Kristinari eman dio.Carlos semea biziki hasarre dago erregetza eskutik joan baitzaio.
Frantsesek sartu zuten lege salikoa aspalditik bizirk zegoen eta emazteak erregetzatik kanpo uzten zituen,Carlos zen beraz erregegai bakarra bainan zentralismoa nagusi liberalei eman die poderea.
Ikus dezagun zer gertatzen den:

Dantzan agertzen dira berriz ere bikoteak,haurren eskasa markatzeko eta lehengo egoera oroitarazteko,bikoteak dantzan ,denak batean, haurrak agertzen biretan,neska ile argia(panpina?) agertu arte.Batek hartu nahi du eta esku besoetan altxatzen du,besteak aldiz apezez jantzia, mutiko(panpina?) bat altxatu,hori guzia Valse baten soinuan.
Bien arteko guduka hasten da.
Bortizkeria,hilak,batzuk euskaraz besteak erderaz
-Biba liberalak!!
-Gora karlistak!
_Biba kristina eta Espartero!
-Gora don Carlos eta Maroto!
Hilak,hilak eta hilak.Hillen artean batzuk jeiki eta konponbidea atsematen dute

Bergarako besarkada eta antzerki mota bat hasi
-Karlistada horiek beharko ditugu bertan behera gelditu
-Goazen itun berri bat egitera
-Gure legeak errespeta ditzaten
-Zuen legeak errespetatuko ditugu beti Espainaren interesak ukitzen ez baditu!
-Ados.Se obedece pero no se cumple.
Besarkada elkar ematen dute.

Kantua

Nork daki nork erran lezake
Kaiolan den txoria
Nola ari den kantari,kantari pozez?
Kaiolariak dituela alaitzen
Kantuz eta negarrez?
Libertatea soinukatzen ari,guk dakigunez.,lalalalala(Doinuak igotuz,lau edo bost aldiz kantatu,dotik soleraraino)
.
Santa Cruz,apezez jantzia eta armatua agertzen da.Ez da ados eta erresistentzia antolatzen du.Euskaldunen arteko solasa,elkar hizketa sortzen da.Lehenbiziko gorrotoak ere bai..
-Zer uste duzue herriaren saltzaile horiek,behar gaituzuela besarkada baten medioz etsaien eskuetan utzi? Eta Herria Espainiari modu hortan eskaini.?
-Ez!Ez!Ez!Herria!Herria!gurea!!Euskal Herria da gure herria!!
-Karlistek diete gauza konpontzeko bide bakarra dela ituna.

Dekoratuaren izkin batean arbola bat dago,oihalez egina.bere barnetik,
Gernikako arbolatik ,Sabino de Arana agertzen da,Iparragirre beste izkinean,bere gitarrarekin lekuko ,bere aurrera heldu diren dantzariek erdira ekartzen dute,ohoreak emanik eta ikurriñari agurra dantzan egiten diote.
Hamarnaka ikurriña agertzen dira jendeen eskuetan.
Ikurriñari agurra eta Gernikako arbola denek kantatzen(paperetan emana)

Bat batean dena itzaltzen da eta isiltasun haundi batetik,Tiroak,kanoiak,hegazkinen soinu ozenak aditzen dira.Une luze batez dena iluna dago.
Bitartean taulan Gernikako merkatua prestatzen da,jendea lurrean,haurrak oihuka,emazteak ihesiz.Argiak piztu eta dena mugitzen hasten da.
Bat batean denak berriz geldirik,dramatismo gehiago sortzeko
Franco sartzen da. ,makil bat eskuan, militar musika baten soinuan.Guardia zibil bat,marroi bat,militar bat,espainol gominatu bat,burgesiako bikote bat....denak taula gainera agertzen Euskal Herria eta Euskara zanpatzen.
Preso eramaten ditu bizirik daudenak

Taula gainera agertzen da frantses koloreez inguraturik dagoen agintari bat eta solasean aritzen dira.

-Begira nik hemen diktaduraren bitartez denak suntsituko ditut,isilaraziko ditut eta haien gauza guztiak debekatuko ditut.Kartzeletan sartuko ditut,euskara ez dut onartuko,euskal abertzaleak ere ez ,are guttiago ikurriña.
-Nik aldiz ikurriña onartuko dut bainan zentzurik gabeko ikurriña folklorista,euskal dantzak eta kantuak nere morroiak bilakatuko dira,euskaraz mintzatzeko lotsa eta ahalkea sartuko diet,denak frantsesak bihurtuko ditut bainan goxoki,haiek ohartu gabe ere,eztiki,faltsuki.
Ados,ituna egina.zuk hor eta ni hemen,euskaldunen aurka..
Musika berri bat aditzen da,itxaropenarena(asmatu beharra)
Burua makurturik,iparreko nola hegoaldeko!

PNV eta ETA,gero ezker abertzalea solasean,bertsotan "Edan basoa airean"

Emar(EAJeko pegatinarekin)
Gerla zikin hori diagu galdu,herria dago isilik
Hola segitu beharko dugu Franco baitago bizirik
Ez dakit zenbat urte modu horretan,itxoin beharko dugu muturik
Erresistentzia antola dezagun pasibo bidea harturik.
Ukiz(Presoak etxera pegatinarekin)
Jagi jagik ez al dauka arrazoin esan didazu bihotzez
Hola segi behar ote dugu zonbat eta zonbat urtez
Denak isilarazten baigaituzte,kartzelara sartu beren legez
Diktaduraren aurka oraintxe zerbait egin behar bortxez
Emar
Elizak,etikak, zentzu onak ez dirade horren alde
Bazter dezagun odol beroa ,izango baita debalde
Zerbait galdetu nahiko genizueke,horrek nora eramango ote
Zuen iraultzaren gogoari erantzungo diot pake
Ukiz
Denbora gogorrak bizi ari,bainan egunen batean
Ikusiko nola agertuko den gazteria oldarretan
Ez dakit onera edo txarrenera eramango gaituen benetan
Bainan gertatuko dela ziur, batzuek daukate gogotan
Emar
Zuek Kuba duzue gogoan,iraultza Fidel eta Txe
Bainan hemen europan girade,eta ibili behar batxe
Hemen gerlak bizi izan baititugu,Amaiur,Gernika ta Iratxe
Bizi gaitezen lasai , pakean nere eritzia da holaxe
Ukiz
Biek badugu desberdintasun,naizela ezker zu ekubi
Kapitalismotik ateratzeko eraikiko dut nik zubi
Poderearen aurka sortu bainaiz ni,iristeko ez dut nahi zurubi
Nik sozialismoa dut gogoan eta ez negozio ugari
Emar
Zuekin ez dago konponbiderik gorroto duzue nagusi
Euzkadi berdin zaizue egitan ,herria duzue itxusi
Utz ditzagun ezkerra eta eskuina ta herria dezagun ikusi
Hartu morala eta pakea,utzi Kuba ta Errusi
Emiz
Zurekin ez dut gehio mintzo nahi,zu zarelako burguesa
Guk ETA sortu dugu berriki,hori ati mas ke te pesa
Plazara aterako klandestinatez,baretasunez ni bainaiz kexa
Nahiz eta Jakin hemendik goitik ez dela izango erresa

Bat batean Eusko gudariak gera. haizkora bat bizkarrean gazte batzuk sartzen eta militarki desfilatzen,Izigarrizko soinu batekin
Neskak ere dantzara sartzen dira eta haizkolariekin batera,Iup la,la musikarekin(Txaranga)dantzan eta irriz.
Publikotik kantuz hasten dira,in nomine patri et filii...Jertseiak gora botaz.

A,A,A,A,A,A,A,Ero ero ero ero A
A,A,A,A,A,A,A,Ero ero Ero ero askatasuna
O,O,O,O,O,O,OEro ero ero ero O
O,O,O,O,O,O,OEro ero ero ero Carrero
U,U,U,U,U,U,U,Ero ero ero ero U
U,U,U,U,U,U,U,Ero ero ero borroka ta gudu

Berriro In nomine patri et filii musikaz
Isiltasun osoa:

Elebista agertzen da:Arias Navarro:Españoles Franco ha muerto

Txanpaina eskutan eta Autonomia deitzen den Neska eder batekin,xuriz jantzirik,Garaiko,Ardanza,Arzallus,Ibarretxeren (maskak aurpegian?),dantzan agertzen.Batzuek anderea atxiki nahi,ator kuadrodunak keinuka lekutu nahi.Bultzaka hasten dira eta hasarretu
Azkenean haien arteko borrokak sortzen dira eta espainol gominatuak irriz azalten atzean.

-Guk Euskadi eraikiko dugu!
-Guk Euskal Herria
-Gure xedea berdina da,manerak ez!!
-Hala ez da ezer lortuko!
-Zuek bai ez duzuela ezer lortuko!Goazen pausuz pausu,urratsez urrats!
-Hainbeste urte pasatuko ditugu gudukan,egin dezagun lauak bat!
-Hori ez daiteke,pausuz pausu joka dezagun,hiruak lehenik bestea ikusiko
-Nafarroa Eukadi da.Negoziazioa!Egin dezagun denen artean Euskal Herria orain!
-Lasai gauzak bere denborean
-Ez!Zuek Euskal Herririk ez duzue nahi,guk bai!

Denak hasarre bultzka eta besteak irriz atzean.

Telebistatik ari dira mintzatzen erakusteko urteak pasa egin direla,Euskadiko autonomia bidean dagoela,Nafarroarena Sanzen eskutan eta iparraldean ezer,instituziorik ez.Denek Komunitate desberdinetan gaude eta ze egin behar bat egi dezagun?Autonomistei segi?Independistei?Hetsitu?Inork ez daki
Berriro gominatuta eta frantsesa galtza motxetan eta baguette besapean,irriz agertzen.

Musika baten airean,Lizarra arbol bat sartzen dute taulan dantzan eta kantuz.

:Kantua

Piano,gitarra eta denak kantuz(korua)

Lizarra,Garazi.

Lizarra Garazi,har indar ta bizi.
Lizarra Garazi,Euskal herria hazi.

Euskaldunak bat eginez,Betetzen gara indarrez
Hala gutaz beldurrezBadakite aspalditikBeti gaudela berezirik
Hori dute haien arma,hori dute arma ama
Euskaldunak ikustea berezirikEuskaldunak ez egotea elkarrik
Lizarra Garazi,har indar ta bizi,
Lizarra Garazi,Euskal herria hazi

Kastillak ditu aspalditik
Hego lauak harturik
Frantziak hiruak saldurik
Badakite aspalditik hobeto gaituztela berezirik
Hori dute haien arma,Hori dute arma ama
Euskaldunak ikustea berezirik
Euskaldunak ez egotea elkarrik

Lizarra,Garazi,har indar ta bizi
Lizarra,Garazi Euskal Herria hazi................

Denak Bat egin dezagun
Izan gaitezen euskaldun
Izan gaitezen gaur lagun
Badakite aspalditik,euskarak gaituela baturik
Ez dute izango armarik,Ez izango ere indarrik
Gu Euskaraz mintzaturik,hitz eginik
Euskaldunak betiko indarrez beterik

Lizarra,Garazi,har indar eta bizi
Lizarra,Garazi Euskal Herria hazi................

Kastilla ez dago ados.Espainia ez dago ados.Alfonso XIII,Kastillako erregea eta gaurko Espainakoa agertzen dira,Aznar,Alliot Marie frantses koloreetako oilar batekin,Gonzalez,Sanz)elkarrekin dantzan yankee musika batekin.
(Ikusi behar nola idurikatu personaiak bainan ixtorioan zehar agertu diren urkako guziek bat egin behar dute,hastapenetik honera hala izan del erakusteko
kantua

Elkar hizketa kantuz

 

 

{mp3}poesia/autodeterminazioa{/mp3}

 

Emil eta Emar Kantuz gitarra batekin, I want to live in America(4)

Emar
Kantuz gitarra batekin, I want to live in America(4)Txarrak

Lehenik musika I want to live in America(4)

Zuentzat hemen ez da lekurik
Euskaldunak ez du gerorik
Espainola frantsesa ezik
Ez dago beste mintzairarik

Txarrak,onak erantzun

Bizi behar Frantzian,nik ez
Izan behar duk modern man,hik ez!
Bihurtuko robotak,guk ez
Mintza zaitez erderaz,ez,ez
Txarrak

Guretzako zuen herria
Hori ez baita gauza berria
Deseginikan aberria
Guretako euskal Herria

Txarrak,onak erantzun

Bizi behar Espainian,nik ez
Izan behar duk modern man,hik ez!
Bihurtuko robotak,guk ez
Mintza zaitez erderaz,ez,ez
Musika bakarrik eta Dantzariak sartzen dira eta west side story(comedia musical) bezala dantzan egin
Txarrak
Erderaren ama latina
Frantsesak hartuko ere fama
Jainkoak betitik egina
Lekuko Lurdes ta Fatima

Bizi behar Frantzian, nik ez!
Izan behar duk modern man, hik ez!
Izan behar robota,guk ez!
Mintza zaitez erderaz ,ez ez!

Txarrak

Hori daukat filosofia
Baztertu zuen euskal herria
Hau da bizi modu berria
Utzi egur eta harria

Bizi behar Espainan, nik ez!
Izan behar modern man, hik ez!
Bihurtuko robotak,guk ez!
Mintza zaitez erdaraz ,ez ez!

Onak

Nahi dugu bizi gure Herrian,
Euskaraz egin guk bizian,
Besterik ez dugu nahian,
Ez ezarri gure bidian

Onak
Has gaitezen denak oihuka
-Autodeterminazioa!!
Seietan bat dugu herria
Autodeterminazioa

Autodeterminazioa
Autodeterminazioa
Autodeterminazioa!
Autodeterminazioa!

Onak

Lehen Atenas ta Erroma,
Gero Jesús eta Mahoma,
Gero Amerikaren zama,
Azkenean droga ta arma,

Bizi behar Espainan, nik ez!
Izan behar modern man, hik ez!
Bihurtuko robotak,guk ez!
Mintza zaitez erdaraz ,ez ez!

onak
Nahi nuke nere hizkuntza hedatu
Zuek betiko latinatu
Frantsesa ere zuei sartu
Denak hemen gazteleratu

Bizi behar Frantzian, nik ez!
Izan behar modern man, hik ez!
Bihurtuko robotak,guk ez!
Mintza zaitez erderaz ,ezez!

Aditua nauzue ni ere
Je vais vous parler aussi en francais
En español tambien yo si sé
Latinez rosa,rosam,rosae

Nahi dugu bizi gure Herrian,
Euskaraz egin guk bizian,
Besterik ez dugu nahian,
Ez ezarri gure bidian

Onak
Hasi gaitezen oihuka
Autodeterminazioa
Seietan bat dugu herria
Autodeterminazioa!

Autodeterminazioa
Autodeterminazioa
Autodeterminazioa
Autodeterminazioa!

Emiz bakarrik Rezitatuz

Batzuek diote ez dela zuzen besteek ordea baietz
Aldekoak bai,aurkakoak ez,denak baietz edo ezetz.
Euskal Herritarra libre al dago eritzia emateko ala ez
Zanpatzaileek beti erabaki behar ote dute legez
Haiek esandako legea errespetatu beharrez
Gure geroa erabaki dezagun beti egonen beldurrez.

Gizartea zauritzen omen da baztertzean beste erdia
Gure xedea ez da haiena, nahi dugu ereiki herria
Kastellanoek libre al dute, isiltzean gure aberria
Gu ere ez ote gara erdia,bainan agintzen digute isiltzea
Demokraziari irain egiten al zaio ,ez da zuzen herriari galdetzea?
Irekitzea atea gure Euskal Herriari,al da pekatu egitea?

Urteak pasa eta igaro,iritsiko zaigu eguna
Iñorrentzat ez laike izan behar egun pisu ta astuna
Ez eta ere emaitzengatik iñorrendako iluna
Bakoitxaren iturria aski afera urruna
Saia gaitezen erakustea denek barnean duguna
Bortxatu gabe,indarrik gabe,libre bozka nahi duzuna.

Telebista agertzen da:
ETBren Gaurreguneko musika

Jaun andreak egun berezi bat da gaur Europak bere helburu garrantzitsuarena lortu du.Gaurtik aurrera orain arte izan diren estatuak ez dira gehiago esistukon eta Europa izango da herri bakarra.Adio Frantzia,Adio Espainia,adio beste guztiak.Europaren barnean herri berriak osatuko dira,komunitate historiko,ekonomiko eta kulturalak.Adio orain arte izan den Europa soslariari, adio diruaren lurraldeari adio estatuaren indar zanpatzaileari.

Bi pertsonaik telebista eskutik eskura pasatzen eta berriak ematen irrizko keinuak egiten

Estatu estatu,orai zaizue bukatu
Zuen patua irri gozoz hartu
Nun ote dago lehengo dena espantu.
Zozoak ginela izan nahi zeniguten sartu
Bainan orain beharko duzue onartu
Estatua galdurik,la grandeur duzuela galdu.

Gurea zen atzerakoia,gurea modernitatearen aurka
Zer ari zarete españolitatea negartzen ole eta oleka
Europa da gaurko geroa,tinka dezagun lasterka
Adio picador adio matador, adio diogu jauzika
Estatua galdurik negarrez al Pilar tristeki otoizka
Gurea ez lortu arren beste biak desagertu bederen oihuka
Marioneta batzuk eskuan harturik eta telebista barnean dantzan erakutsiz,bi pertsonaiak bat bestearen ondoan eta telebistaren inguruan solasean

-Biak Ezarriko ditut kantuka
-Nik aldiz emango elkarrik dantzaka
-Boneta buruan,bageta eskutan, ibiliko hor hemenka
-Gominaz beteriko ilea kenduko fazistek orroka
-Eta europar guztiak txaloka,OOOOka
-Zer folklore ederra denak liluraturik oihuka.

Berriz ere kazetaria mikroa eskutan,kalean elkar hizketen bila.

Hainbeste urtez eta mendez Euskal Herria zatitu duen muga betirako kenduko da eta sei probintziek bat eginen dute,bainan hortara iristeko erreferenduma egin beharko da,gehiengoak esan dezan projektuarekin ados dagoen.

Horra euskaldunek zer dioten bainan entzun ditzagun kantatzen:

 

 

{mp3}poesia/azkenean{/mp3}

 

Hitzez eta Kantua

Aspalditik ginauden gu honen txeka
Mendeak borrokan,urteak gudukan
Azkenean lortu dugu,eta pozikan
Europak estatuak ditu ezabatu
Nahiko izatea zuen bien esklabu
Adio Frantzi,eta adio Espaini la,la la

Europa agertzen da ta hartu gaina
Mendeak borrokan,urteak gudukan
Azkenean lortu dugu,eta pozikan
Europak bozkatzeko ahala ematen digu
Nahikoa zen , gaur egun girade salbu
Adio Frantzi eta adio Espaini,la,la la

Zenbat hasarre ta zenbat gorrototan
Mendeak borrokan,urteak gudukan
Azkenean lortu dugu, eta pozikan
Bainan zenbat anai galdutak bidean
Agur Europa ongi etorri benetan
Adio Frantzi eta adio Espaini,la,la,la

Oihuak

Jeiki jeiki euskotarrak laster dugu eguna,laster dugu eguna
Jeiki jeiki euskotarrak iritsi zaigu eguna

Argiak itzali eta dekoro berria ezarri:Afixak,propaganda elektorala,Autodeterminazio eguna,hiru hizkuntzetan
Bozka bulegoak eta jendea lerroan botoa ematera sartzen da,onak ,txarrak,kantariak,dantzariak,musikariak,denak
Autonomiaren aldekoak panpin txuri desauntu batekin
Haizkolariak haizkorarik gabe
Españolistak aldiz,AlfonsoXIIIrekin eta kastillako erregeen irudiekin .
Frantsesak jantzirik dagoen Marianne batekin,demoak,maska xuriekin,begira.

Jeiki jeiki euskotarrak iritsi da eguna iritsi da eguna

Antzerki baten bidez hauteskundeak erakutsi:Bozkaleak,mahaiak,aurka dauden aurpegiak,kontaketak,telbistaren bitarte probintzi bakoitxaren emaitzak eta azkenik emaitza orokorra.

Euskaldunak euskaldunei,gaur autodeterminazio bozketa izan da Euskal Herri osoan.Partizipazioa haundia izan da, 88%koa. Horra zoin izan diren emaitzak
Alde:60%
Aurka:40%
Gora Euskal Herria!Gora askatasuna!Gora Europa
Denak elkarrekin kantuz

Hemendik aurrera

 

 

{mp3}poesia/hemendik aurrera{/mp3}

 

Egoera berrian
murgildurik gaude.
Betiko etsaiak
Orain galdu dute
Zer garen,nor garen
Beti esan digute.
Zazpiak bat behingoan
Orain dugu bete
Gure Euskal Herria
Izango da gure!

Adio Borrokari
Adio manifari
Nafar euskal herria
Orain dugu sari
Gure herrialdeak
Baidirade zazpi
Denen artean egingo
Sabinon aberri
Etorkizuna euskaraz
Behar da eraiki
Gora Euskal Herria
.Gora Eukal Herri

Gauzak aldatu dira
Orain da Europa
Urte luzetarako
egin hari opa
jaten ahalko dugu
gure euskal zopa
gure kolore maitiez
hautatu arropa
behingoz irabazleek
Altxa dezagun kopa
zapaltzaileak
hartzea por popa

Azken kantua

A,U,A,E,. A,U,A,E. A,U,A,E. A,U,A,E

Komedia musikal hontan,erabili umorea
Ixtorioa hartzeko izan dugu adorea
Euskal herriaren geroa,agertu zaigu lorea
Egitan ez dakit hala,izango zaigun gurea

A,U,A,E,. A,U,A,E. A,U,A,E. A,U,A,E

Milesker ainitz deneri,honat etortzeagatik
Milesker parte hartzaileei,dantza kanta egiteagatik
Eskerrak musikariei,gaur gu alaitzeagatik
Eskerrak bertsolariei,euskara altxatzegatik

A,U,A,E,. A,U,A,E. A,U,A,E. A,U,A,E

Azken agurra gipuzkoa,bizkaia ta Arabari,
Muxu beroa Euzkadi, eta gure Nafarroari
Muxu bana Lapurdiri ,Xibero eta diasporari
Agur handiena zuri,gure Euskara maiteari

A,U,A,E,. A,U,A,E. A,U,A,E. A,U,A,E

Argiak itzali eta dantzariak prestatzen dira. bat batean argiak piztu eta Betteluren fandangoa dantzatu.
Bukaera