22/01 ABIAN

 

 

                                                                                        ABIAN

                                                                                              

  Gauzak guztiek dutela bixkia dirudi   Nondik hori egi?   Nondik hori

Gauzek izango dutela bibiroa dirudi   Egia nundik hori, nondik hori

 Nahiz eta leku berean ,murgildu uretan ,Inoiz ez da sartzen ur berean, inoiz ur beretan /  Ura beti isurtzen baita abian

 Nahiz eta leku berean  hegaldan airetan    Inoiz ez dabil  betiko aire beretan  Airea haize bihurtzen baita abian , abian 

Gauza guztiek dutela bixkia dirudi    Nondik hori egi?   Nondik hori?

Gauzek izango dutela bibiroa dirudi  Egia nundik hori ? nondik hori?

Zerbait sartzen zenean nonbait hor lur berean, beti egoten lur beretan, mugitu gabe horretan. Lurra ez baitzen sekulan, inoiz ez abian

Lurra mugitzen hasia da , toki guztietan, lur ikarak eta tsunamiak  ezarri lurra dantzan. Ta hemerndik aurrera dena dago abian, abian

Gauza guztiek dutela bixkia dirudi   Nondik hori egi?   Nondik hori?

Gauzek izango dutela bibiroa dirudi  Egia nundik hori ?nundik hori? 

Orain aldiz tinkotasuna dago zalantzan, izadia baita iraulian, abiadura lasterrean, zaila da errepikadura, dena baita abian 

Etorkizuna nahasi, gizonaren errua,  sute eta uholdeak,hormak oro hurtze bidean  izadiari izurria sartuz  eta ezarri izorra  abian, abian

Gauza handiak ez dira ohikoak  segurki ,Egia baita hori, baita hori

Gauza handiak ez dira ohikoak segurki ta errudun hi hi gizaki