11/04 HEMEN ETZANIK

                                                                Hemen etzanik ( kantu hau orai 10 urte gina da bainan erabat berritua, bai hitzez  eta neurkadaz)

Relata la llegada a bordo de una patera de un emigrante al sur de España. Extenuado sobre la arena blanca, su sueño se termina en manos de la guardia civil.
Récit d'un immigré arrivé en bateau de fortune sur les côtes espagnoles. Son rêve se termine entre les mains de la garde civile.

 

                                                                        

                                                                       Etorkin damutu baten gogoetak.

 

Hemen nago etzanik, inoiz beltzago, inun galduago,

kiskalduago, indarrik gabe lo, gero ta ahulago

errerik, bakarrik, begiak bustirik, bihotza itorik

gorputza haunturik, ikaraturik, denetaz ahantzirik

hondartza beroan abandonaturik

hondartza galduan hatsa ezin harturik

ene amets usteak uhainek eramanik
kostalde amestuan damuz etsiturik

Oi Eguzki eraile bortitza

oi itsaso jan duzu hitza

 eman didazue infernuko giltza

presorik sartzeko ene bizitza 2

Bidai luze bortitza ezin ahaztuta          txup txup txup

garunak itoak, ur gaziz hauntuta

esan zidatenik gogoa zaurituta

hondartza hau zela ametsez beteta

etorkizuna ere argiz hornituta.

bainan hortxe nago ikaraz hartuta

oi geroa gezurti galanta

oi ametsa egun ezin kanta

bai naramate eskuak lotuta

Polizi xuriez inguratuta. 2

Oi geroa gezurti galanta   olerkiz eta txup txup txup

oi ametsa egun ezin kanta

bai naramate eskuak lotuta

damua ta dolua besarkatuta.  bukaera  Txup txup tup

oi geroa gezurti galanta....