12/04 ORREAGATIK AMAIURRERA

                                                             Orreagatik Amaiurrera

                        ( kantu honen doinua orai dela 3 urtekoa da, "Gernika betiko" izenekoa, Olerki berri hau erantsi diot)

                                                                                                                                                                                                                      

Kantu honen hitzak erabat politikoak dira, Nafarroan eta Nafarroatik eraikia, Euskal herri berri baten aldekoak, Gaur egun 3 komuniteetan zatikaturik gaude, Nafarroa, Euskadi eta Iparraldea, politiko eta intituzionalki benetan batuezinak . Euskadi proiektu autonomoarekin, Nafarroa eta iparraldea betiko galduta daude. Iparraldea Hegoaldeko proiektuekin erabat galduta dago, oraingoz Nafarroa Euskadikoarekin bezala.

Zazpiak bat gogoan daukagunok eraiki dezagun  Nafarroa berria, gure lurrama berritua. Iparraldeko Baxe Nafarroa, berez Nafarroa bat  baitzen. Euskadiko indenpendentistei benetan zer axola Nafarroatik eraikitzea Euskal herri askatuta, ezta? Aldiz, Gestionario autonomistei arazo bat sor liezaieke, iparralde eta nafarroa ez den Euskadi eskutik galtzea. 
Bakoitxak ditugun instituzioak oraingoz onarturik, Nafarroa libre bat eraikitzera gindoazke.

Hymne à la Navarre, première constitution d'un Pays basque indépendant et suggestion d'un nouvel indépendantisme basé sur cette province transfrontalière

Himno a Navarra, primer reino indenpendiente y cuna del indenpendentismo vasco. Aqui de sugiere un eventual nuevo movimiento indenpendista basado en Navarra ( transfronteriza).

 

Orreagako pagadiak / euren gailur garaietan gogoa

oroitzen bizituriko  pairua

Orreagako mendipetan mendeku oihartzun gogorra, orroa

harri  kotorrak  damiltza patar behera, badoa  amorrua

Orreaga gogoan, eredu Nafarroan.
Betiko geroan,  nafar Euskal Herrian.

 Girizo, Mendimotz, eta/ Ortzantzurietatikan ikusia

uda gogor beroaren hazia,

katez josiritako muin gorrien borbor hazia, hozia

baskoin nafar urbegiak iturritik sortzen ari askazia

Orreaga gogoan, eredu Nafarroan.
Betiko geroan,  nafar Euskal Herrian.
.

Haitzarte ta ibañetan dantzut ozenki zuen  oihua,

zizelkaturik duzue euskal gogoa. 

Iruña arpilatzeagatik, Errolani, ehortz hobi zuloa,

Amaiurrren bukaturik, hamalau mendez bizirik Nafarroa 

Orreaga gogoan, eredu Nafarroan.
Betiko geroan,  nafar Euskal Herrian.

 Han Nafarroako erresuma arkaitzen artetikan sortua, 

orduan jeiki Euskal herria askatua

geroztik euskal probintzi bakoitxak bere forua, ohikoa

Nafarroa librea izan dadin gure amorrua 

Orreaga gogoan, eredu Euskal Herrian
Pago ta haritza gure euskal geroan
Zazpi zuhaitzetatik bat Nafarroa batuan
Baskoinen lurrama, gure euskal herri berrian