09/08 ARRANOA

                                                                ARRANOA  

 

                                                                 

 

Arranoa batzutan derakuts garaia, 

zeru gainean, eguzkiaren anaia,

mendien gora dabilen hegal alaia

tximistaren pare darraike ekiaren arraia

 

begirada zorrotzez zehastatsu izugarri

izpiritu handiekin bat dagien deigarri

majestate aren ikur maitagarri

poderea eta indarraren armarri 

   LALALALALALA   

Nafarroa arranoa 12.mendetik zuten ekarri

eta geroago leoiarekin batean uztarri

gero  kateekin bat dager askatasun egarri

enbataren zazpiak bat ikurraren ezaugarri

 

Navas de tolosara Joan ziren elkarri

eta arrano beltza harro ta uharri

eta kateekin itzuli etxera, zintzarri

ta Nafar askatasuna ausnarri 

 

arranoa zeru gainetan otoi atzarri

euskal herriaren ongarri

Nafarroa eta besteen arteko lokarri

inoiz ez dadin izan gurea mingarri  LALALLAA

 

gutre Nafarroa betitik hain hunkigarri

izan dadila libertatearen pizgarri

eta inoiz ez euskaltasunaren hilarri

Herria eta hizkuntza inoiz ez itzali

LALALALALALA