HURRICANE 25/08
Doinua Bob Dylan
Itzulpena Xabier Soubelet
Ostatutik at tiroak entzun dira,Pati pisutik jeitsi izututa
Odol putzu batean zerbitzaria, oihuka dio: Zer herio itsasoa!
Horra huricanen ixtorioa, beltza izateagatik presatua
nahiz eta hobengabea, luzarako kartzelatua, eta egia borobila ukatua.
Hiru korpu lurrearen aintzinean , polizia hasi sasi ikerketan
sospetxosoa laster xuritua, txuria izateagatik egia ukatua
Bitartean Carter boxalaria, izengoitiz Hurrican deitua,
hiriko beste puntan zegoen, han ikusi bait zuten baita eman lekua eta ordua
Ez zekien zer gertatuko zitzaion, poliziak oro leporatu zion
Hobe beltza ez izatea in Paterson ta akusazio faltsuaz amore behar emon
Rubin huricane nahi atxilotu, lekuko batek zuela ezagutu.
batzuk ez zela han agertu, baina bost axola,ezindura usu , bereziki azala beltza baduzu
Urte erdi pasatu ondoren,New yorkeko ghetoak sutan zeuden
Rubin presondegian sartu zuten hilketak leporatu baitzizkioten
Auzia zirko ederra izan zen, dena aurrekusia nabarmen
Rubin aurretik hobendun zagerren, epaileak ere gezurrak egiztatzen, korte txuriak txuriz bat egin zuen
Eskale beltza iraultzaria, boxeoko txapeldungai baina pobrea
Hurican luzarako kondenatua eta auzia dena frogik gabea,
Zer lotsa New Jersein bizitzea, beltzak modu horretan tratatzea, Justizia xuri errazista ematea, eta Rubinei hala munduko txapela galdaraztea.
Euskera
Español
Français
English