30 Naizena eta nautena

Naizena eta nautena

Nor naizen nik ez dakit

Are guttiagi zer naizenik

Eta norat joan jakin ezinik.

Nundik natorren aldiz badakit:

Lingarda gorrixka bustiak hartu nituen egoitzat

Barne argia utzi zidaten etxetzat.

Eta sortu! Ordutik ez naiz ni!

Bilakatu bainaiz lauki.,

Lauki hezea,lauki lezea.

Eta naute itzali.

Nere mugetan,nere hesian,nere etxean

Lingardak ditut gakatu

Eta…naute giltzeratu.

Ur-haziak trumilka ari,tu

Bat baizik ez da gelditu,

Milaka baiziren sortu

Eta bat hesian sartu

Eta ni aukeratu

Edo norbaitek neretzat hautatu.

Leihorik gabeko laukian

Aterik gabeko etxean

Atekarik gabeko baratzean

Beltza naiz bihurtu

Eta argirik gabe argitu

Argirik gabe naute heldu eta zaindu.

Bi laukiz naiz egina,

Batean itomina

Bestean ezina

Batean naizena

Bestean nautena.

Ez naiz ni

Ez bainaiz ni

Eta gaur,adio nautenei!

Xubiltz