31 Hitzen eta argien iturria

Hitzen eta argien iturria

Hitzak aparrez zaizkit isurtzen

Amildegi txurian erortzen

Arroketan zinpartatzen

Koba eledunatik, hatsak haizatzen

Adar bizietatik uretan murgiltzen.

Hemen daude igerikan

Bizira datoz isurikan.

Eta hor dira bizi, betiko itorik.

Bainan gorabidea hasirik

Iturbidera badoaz engoitik

Beste arkaitzen artetik

Beti aparrez beterik

Argira elikaz beterik.

Hitzen eskutik,argiak

Badoaz harturik bideak

Bide berdinak,ber berak.

Hemen daude isurikan,igerikan,itorikan.

Goiargitik erroitzetan

Galduak daude uretan

Begi arrotzak dirdirez,

Goiertzetik agurka,dardarez.

Lurrinaren pare

Laino igobide

Iduzkia atean da tente,

Sumatzaile berri baten bezala

Nere iturri urtsua iker dezala. Xubiltz