Dibinoki errutsuak
Apokalipsia berdager,
hastapenaren kaosera itzultzeko irriskuz
mundua gogortzen ari da
bat bederaren gogormenaren arrazoinez
eta desordena instalatuta dago
dardarraren sorleei esker,
adiskide lagungaitzak
munduaren oreka zalantzan ezartzen dutenak
gizeraikin sozio jainkokeria dilindan jartzen dutenak.
"-Kontuz, jainko gaiztoak!"
dio munduaren atean dazal kartel aholkutsuak.
Lurrikaren indarrak
pultsioaren alabak
aita hiltzaileak, parrizida galantak
dibinoki errutsuak
etxe tinkorik gabekoak.
Zain ez dauden egileak
dira benetako jainkoak,
sortu zutena abandonatu dutelako
eta goiaitatzen zaiena bukagabea dago,
ez baitute inoiz bukatuko.