513 Tapas

Tapas

Ozena, ozena, euskaldunen orroa , Ozena abertzalearena
Ozenago oraino, isilik egundaino ,Tapas gaztearen oroimena

Egun xintak gaua dakar biziaren gau gurdina
bainan heriotz guziek ez dute erran nahi berdina
Batzuen gorputzek lurrari ematen diote azken etekina
Beste batzuek herriarengan sortzen dute bihozmina

Itsasbeherak itsasora daramazki gudarien orroak
Itsasgorak indarturik dakarzkigu askatasun gogoak
Donibane Ziburu,eredutzat har Tapasen pausoak
etorkizun argian dirdirez baitira euskaltasunaren ildoak

Inoiz ez dezagun utzi saltzen gure Euskal herria
Tapasek gazterik erakutsi baitzigun denei bidea
Nahiz egun armak orotan isildu, ez ahantz otoi adiskidea
Haiena guri so beti dutela, begi miran abertzalea.