Berez, ekaitza
Ur izurtua pausuan
Jabal,geldi, ezti oino apalean
itxura bare, lasaian, uhain gabeko aintziran
lanbroxka tantak airean, lurrinetik malkoetan
eta bizia gorderik, babestuta sabelean.
Lai lai la la la, uhainak suspertu
Lai, lai, lai la la la, askapena gertu
Itsas herria ez dago itorik, ekaitza da lehertu
Oldarra ez dago isilik, funtsa zaio aihertu
Ur izurtua enbatan
Jabal,eztitik hasi da hegaldakan
Ur gazia da hasarre, uhain suspergarrietan
uhagun malkoz airean, apar txuria hasarrean
nigar hezez ekaitzetan, oldarra ere sabelean.
Lai lai la la la, uhainak suspertu
Lai, lai, lai la la la, askapena gertu
Itsas herria ez dago itorik, ekaitza da lehertu
Oldarra ez dago isilik, funtsa zaio aihertu
Sareak bota dituzte
Arrainak ez dituztelako maite.
Amutik ere zintzilik egonen direla uste
Kirol Amu-tira hasi, arrainak orai jo ta ke
Harrapariak erori, euskal ekaitzetan daude
Lai lai la la la, uhainak suspertu
Lai, lai, lai la la la, askapena gertu
Itsas herria ez dago itorik ta ekaitza da lehertu
Oldarra ez dago isilik, funtsa zaio aihertu
Ur izurtutik pausuki
Dirdiradun nabalak jauzika arinki
Itsasbizkarzainen pare, jazartzen hasi poliki
Piratak bihurtu nahi ta untzi ederrak irauli
ez dela oraino ito, gaur enbataz erakutsi
badoa aholku, gazteak suspertu
buila eta oihu, askapena gertu
Itsas herria ez dago itorik ta ekaitza da lehertu
Oldarra ez dago isilik, funtsa zaio aihertu,
lai, lai, lai ……