Norentzat bizi 1980

Norentzat bizi( 1980ean eginiko kantu honen doinua SORMENA kantu berriarentzat erabili dut ere)

Bizia norentzat igurikatzen eta

Pairatzen duen gizonak, ez daki.

Sufritzen eta goiaitatzen

Inoiz ez ezagutuko

Dituendako.

Horiek aldiz egonen dira haiduru

Beste hainbeste ez ezagutuendako

Lan egiten,pentsatzen

Tea min ukaiten

Izaiteko egun oroz

Gogorki izerditzen.

Sufritu eta goiaitatu

Inoiz ez ezagutuko

Dituendako.

Pairamen ustel zikin gazi hok

Norentzako?

Dohakabe izanen direntzako.

Hala da biz bizia.

Zer da Zoriona?

Nun da gizakiak

Nahi bilatzen duen zoriona?

Sufrituko, goiaitatuko

Inoiz ez ezagutuko

Dituendako.

Egina dagoena hobetuz nahian

Hortan al dugu gizaren haunditasuna?

Etengabeko burrukan

Lotuak gaude.

Noiz arte? Inoiz arte!

Mundu hontan bederen.