Zanpantzarrak 1985

Zanpantzarrak ( Maritxu kantua hiutz horiekin berritua adaptatua)

 

Joaldunak itturingo plazan larru ta garez saltoxka

Amaiurko gaztelu noblia, Gorramendirantz begira agurka

Zozaiatikan da aditzen Astraingo balsaren zitu horixka

Nere leihotik iñauzturikan, katu beltzak so, ortoska.

Ximista gaistoak Aritzakuneko haritzak jo ditu

Ursuko santa Ana ikaran, ohiko erditzeaz harritu

Iñarbegiko suzko usteak, Baztango erreketan sartu

Mardean lainoak, agurrez, sutu Etxetxipiko Maritxu.

Xorroxineko apar xuritik, Cezannen harritik behera

Otoitz saminez andreak karrasiz Legateko gurutzera

Infernuko errekatik banasart Luziferren leizobira

Apoaren bila,akerraren txeka, sorgin sortuen antzera.

Erreka negartsu odol isurle,ezin usteari uko

Errotazain bizar xuri, haran isilaren lekuko

Auzatik badasur erreka,argituz bazter eta zoko

Izango betiko Maritxu bipil bihotzeko jainko.

Gauari irain egin diote, gorantza ttunttun neurkadik?

Herri arragoaren ardi, behi ta ahuntza betiko deitzirik

Nafarroa askearen titiez, ez esne ahantzirik

Euskal odolez bazkatuz, zauri zakar lehun gorririk….