94k1- Itsasoari iturria 2013

          Itsasoari iturria 

  

Iturri bat nahi nioke ezarri itsasoari

Ene bizitzak adio esan diezaion bogari

Gezia erantsi niezaion ur gaziari

Iturburu ta jatorri izan nitzan gidari

Itsasoari iturria!

Iturriari askazia!

Nortasunari hazia!

Etorkizun ohiari iturrizko bizia!

Jabalaldi lasai eta barez jantzi nahi nuke

Lasaitasun zabalez, urduriaren truke

bihotzerantz, ur biziak dardarez jo ta ke

Ur jauzi eroen geroa eztia lagerke

Itsasoari iturria!

Iturriari askazia!

Nortasunari hazia!

Etorkizun ohiari iturrizko bizia!

Mila erreka, hameka ibai baino, bat hautatu

Igeri berritik iturri urruna begiz itzatu.
Hura da nerea! Izokin baten pare, biderik ez galdu

Igo ta sorterreka hartu, inoiz ez ukatu.

Itsasoari iturria!

Iturriari askazia!

Nortasunari hazia!

Etorkizun ohiari iturrizko bizia!

Itsasoari iturri bakarra nahi nioke ezarri

batto, enea, argi bustiz sorturiko oinarri

dardarez urjauzi, dirdirez iduzki, ur, izpi, harri

iturburu eta askaziaren arteko betiko lokarri

Itsasoari iturria!

Iturriari askazia!

Nortasunari hazia!

Etorkizun ohiari iturrizko bizia!