91k Ilauna eta ohitura 2015

                                                                                       Ilauna eta ohitura

 

                                                                                                                                                                                

 

Ilauna beti baita, ohituraren aita
eta horrengatik behar maita,
ohituretan hamaika, soilik doihukat: barka!
Zahar, ez altxa ilaunaren aurka.

Ilaunari irauna! Betikoari iraina!
Gazteari laidoka ari adina
eta hartu nahi gaina. Zaharra zuhur baina
Ilauna izan zela ahazten du, jakina


Aparra alaba badigo zinpartez      
Kresala amona badabil agurrez      
Amaren alaba badaira xotinez
ohiturak ilauna ito nahi irainez  

  

Hau ez duk ez ohitura nahiz errepikadura
ilaundik isuriz baitoa ura
ilaunetik heldura, lurretikan zerura
iraundura gaur nik ez dut gura.

Ilauna zuten gurtu, gero ohitura bihurtu
eta Jainkotzat hartu,
bere izenean oldartu, ilaundarrak iraindu,
odol xuriz gorrotatu.


Aparra alaba badigo zinpartez
Kresala iloba badabil agurrez
Amaren alaba badaira negarrez
ohiturari ilaunak  borroka eginez

 

Lehengo ohitura apurtu, urre lainoz izurtu
ahanzpenaren uretan sartu,
iturria agurtu ta alukeritan urtu,
ilaunaren funtsaz trufatu.

Lehen urratsak ahaztu eta itsu bihurtu
arbasoak uko ta ez aitortu,
ahantziz ilaunetik ohitura dela sortu
eta aita behar dela maitatu.


Aparra alaba badigo zinpartez
Kresala amona badabil agurrez
Amaren alaba  badaira xotinez
ohitura  ta ilauna biek elkar maitez

 

{xmp3}9hilauna.mp3{/xmp3}