Lurrama
Olerki honek kondairan zehar eta Jainkoaren izenean gizonak egin dituen gehegikeriak salatzen ditu. Baita ere gizonaren berezko indarkeria eta lurra eta planeta sunsitzeko egin dituen desmasi guziak.
Gizonak beti gain- gainekoa dela du uste
soilik horrengatik , lurra beharko luke maite,hainbeste
haren gabe ezer ez dela sekulan ahantzi gabe
bere bizia lurrarekiko osoki errespetuz bete
Bihotzeko dama
bere erro ta ama
gizona aldiz bere zama
Ai ama! Ai ama!
Mina eta drama
birusturiko programa
ehortz epigrama
Ai ama! Ai ama!
Gizakiarena ote ama menperatzea?
Bereganatzea, idor agortzea, suntsitzea, xehatzea?
Zuzen Jainko aita batek semea okertzen uztea?
Zuzen semeak aita horren izenean hainbeste iroi egitea?
Zuzena? Zuzena? Hauxe ote zuzena?
Aita semeek arrazoia askotan indarrez ematea
Arrak arrazoina beti indarrez erakustea?
Bihotzeko dama
bere erro ta ama
gizona aldiz bere zama
Ai ama! Ai ama!
Mina eta drama
birusturiko programa
ehortz epigrama
Ai ama! Ai ama!
Eskerrik isilik, emozioz beterik
Mari irrifarrez so leihotik asmatzen emakumea
Mari irrifarrez so leihotik daukala gizona ahaztea
Mari irrifarrez so leihotik euskal jainkoa dela andrea